Cananeako greba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Langile grebalarien eta konpainiaren denda bat babesten zuten indarren arteko konfrontazioak.

Cananea greba, Cananea errebolta[1] bezala ezagututa edo Cananeako sarraskia[2], Mexikoko Cananea meatze hirian, Sonora, burutu zen, 1906ko uztailean. Nahiz eta langileak lanera itzultzea behartuak izan eta helburua betetzea ez lortu, greba eta ekintzek oinarrizko elementua izan zen hurrengo urteetan gertatu ziren liskarrak sortzeko Porfirio Diaz-en gobernupean eta 1910. Mexikoko Iraultzaren aurrekaria izateko. Gertakarietan hogeita hiru pertsonek galdu zuten bizitza, bi bandoen artean, hogei zaurituak izan ziren eta berrogeita hamar baino gehiago atxilotuak.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1906an Cananea 23.000 biztanleko hiri bat zen. Horietatik, 21.000 mexikarrak ziren, besteak estatubatuarrak. Grebalarien aurkako ordena polizia indar pribatuek mantendu zuten. Oinarrizko produktu eta janari iturri bakarra enpresaren denda zen, non txosten batzuk adierazten duten bezala, prezioak oso altuak ziren.[3]

Greba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William C. Greene koronela grebalari mehatzariekin berba egiten.
Cananeako konpainiaren denda bat.
Cananeako greba 1906an, atzealdean eraikinak sutan daudela.

1906. urterako, Cananeako Kobre Konpainia Bateratuak, Nogalesen egoitza nagusiarekin, 5.360 langile mexikar zituen Cananeako kobre mehatzetan, hiru peso eta erdi irabazten egunero, estatubatuarrak ziren 2.200 langileek bost peso kobratzen zuten bitartean lan berarengatik. Langile mexikarren lan baldintzak negargarriak ziren. Maiatzaren 5aren ospatzen zen bitartean, langileek haiek kexuak adierazi zituzten poliziak gerra-legea aplikatzen zuen bitartean gatazka berriak ez sortzeko.

Ekainaren 1an, mehatzari mexikarren gehiengoa grebara joan zen. Juan José Ríos, Manuel Macario Diéguez eta Esteban Baca Calderón-ek gidatuta, haien eskariak Luis deituriko langileburuaren dimisioa, zortzi ordu lanaren truke bost pesoko soldata, langileen %75ko kuota langile mexikarrak izatea eta besteak kanpotarrak, langile arduratsu eta errespetagarrien hedapena kaiolak maneiatzeko eta langile mexikar guztiek promozioetarako eskubidea izatea, gaitasunen arabera.

Enpresaren exekutiboek eskaera guztiak errefusatu zituzten eta langileek manifestazioari deitu eta beste herrien pertsonak bildu zituzten. Biztanleriak langileak babestu zituen eta guztia 3.000 baino gehiago batu ziren. Enpresaren aroztegi aurretik igarotzean, departamentu horren menpe zeuden langile estatubatuarrek, Metcalf anaiak, ura bota ta tirokatu zuten, hiru pertsona erailduz. Manifestariak haserre, bi anaiak hartu eta jipoitu ostean, sutara bota zituzten. Udal presidentearen gobernu-eraikinera hurbildu zirenean, bertan Arizona Rangers-ek zuzendutako 275 gizonekin topo egin zuten. Beste langile batzuk erailak izan ziren, eta grebaren liderrak berriz, kartzelaratuak. New York Times egunkariak 1906ko ekainaren 3an informatu zuen ekainaren 1ean grebalariek zerrategi bat suntsitu zutela eta mehatza defendatzen zuten bi anai erail zituztela. 11 mexikar "iskanbilatsu" galdu zuten bizitza. Konpainiaren polizien erdiak inguruk iskanbiletan parte hartzea saihestu zuten. Mexikoko tropa federalak Cananeara bidaliak izan ziren.[3]

200 estatubatuetar eta greba egiten zeuden mehatzarien arteko enfrentamenduak egon ziren. Parte-hartzaile asko armatuta zeuden eta tiroak bota ziren. Kosterlitsky koronelaren agindupean, estatubatuarrek hiria utzi zuten muga zeharkatzeko. Tokiko mexikarrek eta soldadu federalek grebalariak armagabetu eta horietako askok atxilotu zituzten.[3]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Green koronelaren hitzetan, "Diaz-en gobernuaren aurkako desadostasunak zituen erakunde sozialista batek arazoa sortu zuen".[4][5][6][7] Greba hasi baino lehen, Alderdi Liberal Mexikarra (PLM) alderdi politiko berri bat sortu zen. PLMa berehala greban sartu eta sekulako presioak egin zituen industria eta landa erreformak egiteko. PLMko irakurketak Río Blanco-ko ehun-fabriketan (Frantziak kontrolatuta) zein mehatzean topatu ahal ziren.[8]

Nahiz eta gobernuk indarrak moderazio handiarekin lan egin, kanpotar armatuen sarrerak haserrea areagotu zuen Diaz-en gobernuaren aurka. Diaz-ek Izabal gobernadorea agindu zuen estatubatuar indarrak ez bidaltzeko, baina telegrama ez zen garaiz ailegatu, Arizonako Rangerrak muga gurutzatu baitzuten.[9]

Gertakariak Río Blanco-ko grebarekin lotu zen, 1907ko urtarrilean, Porfirio Díaz-en administrazioaren ustelkeriaren bi sinbolotzat, kanpotar interesen sumisioa eta errepresio zibila. "Etxeko-hitzak izan ziren milaka mexikarrentzako".[10]

Cananeako mehatza gaur edun kobrean lan egiten jarraitzen du. 1906ko greba historikoaren ostean, Cananeako mehatza lan istilu askoren jokalekua izan da, azkenekoa 2008an izanik, 5 hilabete iraun zituena.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]