Candelas (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Candelas
Datuak
JatorriaLlanuwchllyn, Gwynedd, Gales
Musika motaIndie rock
Instrumentuak3 gitarra, baxua, eta bateria
Urteak2009 - gaur egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)I Ka Ching
Taldekideak
Osian Williams
Ifan Jones
Gruffydd Edwards
Tomos Edwards
Lewis Williams
Informazio gehigarria
Facebook: Candelasband Twitter: Candelasband Souncloud: candelas Musicbrainz: 4844cd12-3b34-4719-bd28-314dbd8092d4 Songkick: 4940483 Discogs: 5690796 Edit the value on Wikidata

Candelas Llanuwchllyneko (Gales) rock musika talde bat da, 2009an sortua. Galesez abesten dute gehienbat, eta lau disko eta bost single argitaratu dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeak 2011n argitaratu zuen Kim Y Syniad lehenengo diskoa, Peno Productions diskoetxearekin. Diskoetxe horrekin beste album bat kaleratu zuten: Candelas. Lehenengo diskoan ingelesezko zein galesezko abestiak ekoiztu zituzten, eta bigarrenean galesez soilik abesten zuten. 2013an, Candelas I Ka Ching diskoetxera aldatu zen, eta diskoetxe horrekin beste bi album eta hiru single argitaratu zituzten. 2014aren otsailean hiru Y Selar sari irabazi zituzten: galeserazko abesti onena, album onena, eta talde onena.[1] 2015aren otsailean galesezko banda onenarentzako saria irabazi zuten berriz ere.[2] Bodoli'n Ddistaw taldearen hirugarren albuma 2015 urteko galesezko album onenetarikoa izendatu zuten.[3]

Taldeak Galeseko musika festibal askotan hartu du parte, hala nola, Festival Number 6, Maes B, eta Tafwyl. Azken horretan talde nagusia izan zen 2016an eta 2017an. 2017an laugarren diskoa grabatzen hasi ziren, eta 2018an kaleratu zuten Wyt Ti'n Meiddio Dod i Chwarae izenarekin, bi singleekin batera.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Singleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Izena euskaraz Urtea
Cynt a’n Bellach Azkarrago eta Urrunago 2014
Dim Cyfrinach Sekreturik Ez 2014
Ddoe, Heddiw, a 'Fory Atzo, Gaur eta Bihar 2017
Gan Bo Fi'n Gallu Ahal Dudalako 2018
O! Mor Effeithiol Oh! Zer Eraginkorra 2018

Albumak eta EPak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena Izena euskaraz Luzera Diskoetxea Urtea
Kim Y Syniad (EP) Kim Ideia 19:40 Peno Productions 2011
Candelas Candelas 44:33 Peno Productions 2013
Bodoli'n Ddistaw Isilik Existitzen 39:56 I Ka Ching 2014
Wyt Ti'n Meiddio Dod I Chwarae? Jolasten Etortzera Ausartzen Zara? 54:12 I Ka Ching 2018

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Galeseraz) «Hat-tric i Candelas yng Ngwobrau’r Selar» golwg360.
  2. (Ingelesez) «Yws Gwynedd, Candelas and Sŵnami triumphant at Welsh music awards» Wales Online 2015/02/23.
  3. (Galeseraz) «Albwm Cymraeg y Flwyddyn» Eisteddfod jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017/07/28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]