Cannae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cannaeko aztarnategia

Cannae (italieraz: Canne, antzinako grezieraz: Κανναί) Apuliako antzinako hiri bat izan zen, Adriatikotik 9 kilometrora. 54 metroko altueran dago eta Ofanto ibaiaren eskuin aldea kontrolatzen zuen. Bertan izan zen Cannaeko gudua, gaur egun Canne della Battaglia izeneko frazionea zegoen lekuan, Barlettako udalerrian. Arkeologia aztarna garrantzitsuak daude bertan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apuliako hiri asko bezala, Cannae K.a. VI.- eta K.a. IV. medeen artean fundatu zen Burdin Aroan zeuden lekutze batzuen gainean. Erromatar Errepublikaren garaian vicus bilakatu zen eta Canosa hiriaren ibai-gune garrantzitsua. Hortxe bertan, K.a. 216an, antzinitateko gudurik garrantzitsuenetako bat gertatu zen. Mendebaldeko Erromatar Inperioaren erorialdia eta gero, Cannaek barbaroen hondamendia pairatu zuen eta K.o. 547an, Gerra Gotikoaren zehar Totilaren gudaroste ostrogodoek suntsitu zuten. Zaharberrituta izan ondoren, nolabaiteko oparotasuna izan zuen Canosa hiriaren pean azken hiri hau sarrazenoek 872an suntsitu eta gero. Horren ondoren, garrantzi berria eskuratu zuen 1100. urtean elizbarruti bat ezarri zenean, Honen ardura Roger Cannaskoa apezpikuak izan zuen. Bizantziar garaian, Cannasek oporotasuna izan zuen 1083arte. Urte horretan, normandoen kontrolpean egonda, Roberto Guiscardek agindu zuen erretzea matxinada bat zigortzeko. Bakarrik katedrala eta gotzainaren egoitza zutik utzi zituen. Biztanleak Barlettara emigratu zuten. 1276an guztiz suntsiturik geratu zen. 1303an, Karlos II.a Napolikoak Cannaeko lurraldea Barlettakoari gehitu zion. Cannaeko biztanleek Santiago auzoan ezarri ziren, izen bereko eliza bat zutelarik, XI. mendekoa. 1456an elizbarrutia hau desagertu zen eta Barlettakoari lotu zitzaion.

Gudu ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 216ko Cannaeko guduaz gain, hiriak beste gudu batzuk pairatu zituen bere posizio estrategikoarengatik. 1018an, Gilberto Drengotek zuzendutako normandoek (Melo di Barik ordaindu zien) bizantziarren kontra borroka egin zuten, baina hauek, Basilio Boianesen esanetara zeudelarik, menperatuak izan ziren.

Toki interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ciudadela de Canne della Battaglia: Erdi Aroko Cannaeren hiriko aztarnak dauden tokian.
  • Antiquarium de Canne della Battaglia: Aldo Morok Hezkuntza Ministroak 1958an inauguratutako museoa. Hor, giza kokalekuei buruzko dokumentazioa eta aurkitutako materiala dago Aurrehistoriatik Erdi Aroa arte (brontzezko apaingarriak, hilobiak, zeramikak, inskripzioak, bizantziak monetak...). Dauniako edalontziak daude ere marrazki geometrikoz apaindurik, K.a. IV.-III. mendekoak Cannae hilobietatik ekarritakoak.
  • Arkeologia-aztarnategiaren hurbil, Paolo Stimolo hiria dago. Toki honetan, Hanibalek “Paulus Tumulus” eraiki zuen, hau da, Luzio Emilio Pauloren hilobia, hilik kartagotarren kontrako guduan. Izatez, abandonaturiko putzu baten harrien artean harkaitz baten zati batzuk aurkitu ziren honako inskripzio honekin:
HANIBALEK, CANNAE GUDUEN GARAIAN, EMILIO PAULO KONTSULAREN GORPUA AURKITU ONDOREN, OHORE HANDIEKIN, ERROMATAR SOLDADUEN ESKU UTZI ZUEN HARRI HAUEN AZPIAN LURPERTZEAREN ETA BERE HEZURRAK HIRIRA ERAMATEAREN ARDURA HANNIBAL PAULI ÆMILII ROMANORUM CONSULIS APUD CANNÆ TRUCIDATI CONQUISITUM CORPUS SUMMA CUM HONORE ROMANIS MILITIBUS MANDAVIT SUB HOC MARMORA REPONENDUM ET OSSA EJUS AD URBEM DEPORTANDA

Koordenatuak: 41° 17′ 47″ N, 16° 09′ 06″ E / 41.29639°N,16.15167°E / 41.29639; 16.15167