Cannaeko gudua
| Cannaeko gudua | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Italiako frontea – Bigarren Gerra Puniko | |||||||
Trebia, Trasimene aintzira eta Cannaeko guduen kokapena |
|||||||
|
|||||||
| Gudulariak | |||||||
| Kartago | Erromatar Errepublika | ||||||
| Buruzagiak | |||||||
| Hanibal | Gaio Terentzio Mario Varron, Luzio Emilio Paulo† |
||||||
| Indarrak | |||||||
| 56.000: 40.000 oinezko, 6.000 infanteria arina, 10.000 zaldun |
86.000: 40.000 erromatar oinezko, 40.000 oinezko aliatua, 2.000 erromatar zaldun, 4.000 zaldun aliatua |
||||||
| Galerak | |||||||
| Hildakoak: 8.000 (Tito Livio) 5.700 (Polibio) * 4.000 galiar * 1.500 hispaniar eta afrikar * 200 zaldun |
Hildakoak: (Tito Livio) 45.500 oinezko 2.700 zaldun Presoak: 3.000 oinezko 1.500 zaldun |
||||||
Cannaeko gudua K. a. 216ko abuztuaren 2an Apuliako Cannaetik gertu Bigarren Gerra Punikoko gudua izan zen. Bertan Hanibalek zuzendutako kartagotar armadak bera baino handiagoa zen Gaio Terentzio Mario Varron eta Luzio Emilio Paulok zuzendutako erromatar armada menderatu zuen[1]. Adituek historia militarraren garaipen taktikorik handienetariko batez gain, Antzinako Erromaren bigarren porrotarik handienentzat, hildakoen kopurua kontuan hartuta, hartzen dute.
Trebia eta Trasimeno aintzirako guduetan menderatuak izan ondoren, erromatarrek Cannaen Hanibal aurre egitea erabaki zuten. Horretarako, aliatuak barne, 87.000 soldadu eraman zituzten. Erromatarrek bere infanteria astuna formazio sakon batean kokatu zuten, Hanibalek matxarda mugimendua erabili zuen bitartean. Hain zen latza porrota ezen erromatar armada desegin eta Capua eta beste italiar hiri-estatuek Erromatar Errepublikatik atera baitziren.
Will Durant historialariak honela deskribatu zuen gudua:
| « | Agintearen adibide gorena izan zen, historian zehar inoiz hobetua... hurrengo 2.000 urterako taktika militarren oinarriak jarri zituen[2] | » |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cannaeko gudua |
| Artikulu hau Italiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |