Cannibal Holocaust

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cannibal Holocaust
Jatorria
Argitaratze-data 1980
Jatorrizko izenburua Cannibal Holocaust
Jatorrizko hizkuntza italiera
ingelesa
Jatorrizko herrialdea Italia
Ezaugarriak
Genero artistikoa cannibal filma Itzuli, abenturazko filma, found footagea Itzuli, splatter filma Itzuli eta film dramatikoa
Iraupena 96 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ruggero Deodato
Gidoigilea(k) Gianfranco Clerici
Ruggero Deodato

Antzezlea(k)
Robert Kerman
Carl Gabriel Yorke
Francesca Ciardi
Perry Pirkanen
Luca Barbareschi
Salvatore Basile
Ricardo Fuentes
Lucia Costantini
Enrico Papa
Ruggero Deodato
Paolo Paoloni










Ekoizpena
Ekoizlea Franco Palaggi
Edizioa Vincenzo Tomassi Itzuli
Ekoizpen-diseinatzailea Antonello Geleng
Bestelako lanak
Musikagilea Riz Ortolani
Argazki-zuzendaria Sergio D'Offizi Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New York eta Hego Amerika
Kanpo loturak
www.cannibalholocaust.net

Cannibal Holocaust (euskaraz Holokausto Gizajalea) 1980ko Ruggero Deodato italiar zinema zuzendariaren beldurrezko filma bat da.

Polemika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estreinatu zen garaian sekulako hautsak harrotu eta berarekiko eztabaida handia piztu zuen, bertan agertzen diren gore irudi latzak eta desatseginak, bortxaketa eta kanibalismo eszenak edota eta bortizkeria zela eta, herrialde askotan bere pantailaratzea debekatzera iritsi zirelarik, Italia, Australia eta Erresuma Batua barne. Nahiz eta bortizkeri ugari egon, filma gizakion izaera ankerraren kritika sozialtzat ere jo izan da.

Epaile batek Italiako estreinaldiaren ondoren Deodato zuzendaria atxilotzea agindu zuen. Jende askok Snuff film bat zela uste izan zuen, epaileak barne, bertako protagonistak benetan erailak izan zirela, azkenean Deodatok filmeko aktoreak berrelkartu eta telebistako saio batean aurkeztu beharra izan zituen, jendeak eta epaileak bizi-bizirik zeudela ikus zezaten, ondorioz aske laga zuten.

Filmak garaiko beldurrezko generoko zinemagintzan oihartzun handia izan zuen, adibidez, gerora 1999an The Blair Witch Project filmak izan zuen adina.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Lau estatubatuar kazetari gazte Amazoniako oihanaren bihotzean barneratu dira, oraindik kanibalismoa praktikatu ohi duten bertako tribuei buruzko dokumentala egiteko asmoz. Kazetariak desagertu eta inork ez du haiei buruzko albiste gehiagorik izan. Handik bi hilabetera eurei buruzko aztarnak topatzeko erreskate talde bat leku berdinera bidalia izan da, baina bertan topatuko duten gauza bakarra, kazetariek filmatu zuten materiala izan da, hura ikuskatzean haien amaiera latza ikus daitekeelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]