Saltsa-perretxiko hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cantharellus lutescens» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Saltsa-perretxiko horia
Cantharellus lutescens.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaCantharellales Cantharellales
FamiliaCantharellaceae Cantharellaceae
GeneroaCraterellus Craterellus
Espeziea Craterellus lutescens
Fr., 1838
Mikologia

Araban bildutako saltsa-perretxiko horia.

Teeth icon.png 
eztenak himenioan
Infundibuliform cap icon.svg 
inbutu-formako txapela
Decurrent gills icon2.svg 
himenioa dekurrentea da
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Cream spore print icon.png 
espora kremak dauzka
Salmon spore print icon.png 
edo izokin-koloreko esporak dauzka
Saprotrophic ecology icon.png 
saprobioa da
Choice toxicity icon.png 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Saltsa-perretxiko horia edo mendiko angula (Craterellus lutescens, lehen Cantharellus lutescens), Cantharellales ordenako onddo bat da. Perretxiko honek tronpeta itxura dauka, eta txapela arre laranjaxka edo gaztaina kolorekoa da. Himenioan tolesturak dauzka, markatuagoak goian eta gero eta lauagoak oinerantz jaistean, hori-laranja kolorekoak. Ez dago txapelaren eta oinaren arteko muga zehatzik, oinak ere kolore bera dauka. Oin zilindrikoa eta barrutik hutsa dauka.[1]

Lurzoru basikoetako pinudietan bizi da, batez ere Pinus sylvestris eta Pinus nigra espezieen azpian, ia beti goroldioz edo belarrez estalirik. Agertzen den tokietan, erruz agertzen da, eta sasoi bateko eguraldia bere garapenerako ona izan bada, toki batzuetan zoru osoa estaltzera irits daiteke.

Irailetik abendura sortzen da.

Jangarri gisa lehen nahiko baztertua bazegoen ere, azken aldian estimazio handia erdietsi du. Intsektuek ez diote erasaten, eta erraz lehortzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, Fernado Pedro Pérez, 2013, 2014, 2017, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, Fernando Pedro Pérez, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saltsa-perretxiko hori Aldatu lotura Wikidatan