Edukira joan

Cap Arcona

Koordenatuak: 54°02′31″N 10°51′51″E / 54.04183°N 10.86422°E / 54.04183; 10.86422
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cap Arcona
Fabrikazioa
FabrikatzaileaBlohm + Voss
Jatorrizko herrialdeaAlemania
Ekoizpen-lekuaHanburgo
Historia
Gila jartzea 1926ko uztailaren 21a
Uretaratzea 1927ko maiatzaren 14a
Lehen bidaia 1927ko urriaren 29a
Naufragioa 1945eko maiatzaren 3a
Ship breaking 1949
KudeatzaileaKriegsmarine eta Hamburg Süd (en) Itzuli
Erregistro-herrialdeaAlemania
GatazkaOperation Hannibal (en) Itzuli
Kokapena
Koordenatuak54°02′31″N 10°51′51″E / 54.04183°N 10.86422°E / 54.04183; 10.86422
Ezaugarriak
Dimentsioak8,7 (zingoa) × 25,8 (zabalera) m
Luzera (nautika): 205,9 (luzera) m
Puntal: 12,8 (altuera) m
Erruna25,8 m
Zingoa8,7 m
PropulsatzaileaGeared turbine (en) Itzuli (2)
Potentzia23.672 Zp
Abiadura20 kn
Edukiera1.300
475 Tripulazio
Autonomia11.110 nmi (20 kn)
OsagaiakBizkar (nautika)a (5a)
Identifikazioa
Berezko-portuaGdynia

Cap Arcona Alemaniako transatlantiko bat izan zen, Hanburgo eta Hego Amerika arteko linean lan egiten zuena.[1] Bigarren Mundu Gerraren amaieran hondoratua izan zen, 1945eko maiatzaren 3an, Lübeckeko badian; bere barnean Neuengamme eta Stutthof kontzentrazio esparruetako 4.500 preso hil ziren. Ontzi horrekin batera era berean kargatutako Athen, Deutschland eta Thielbek itsasontziak hondoratu zituzten; guztira 7.500 pertsona hil ziren.

Gaur egun oraindik munduak ezagutzen ez duen tragedia, askoen ustez SSetako indarrek nazismoaren hondamenean nahita eragindakoa, ingelesek eta frantsesek gaitzetsia, Alemaniako eta munduko historiako itsas tragedia handienetako bat da; parekoak Wilhelm Gustloff (ontzia)rena, Steubenena eta Goyarena izan ziren.

1945eko maiatzaren 3an, Britainiarrek nazien milaka biktima zeramatzaten ontziak bonbardatu eta urperatu zituzten Baltikoan. Naziek, porrota gertu ikusita, holokaustoaren aztarnak ezabatu nahi izan zituzten eta horretarako kontzentrazio esparrutan ziren deportatu guztiak desagerrarazi behar zituzten. Erabili zuten metodoetako bat deportatuak itsasontzietan sartu eta hondoratzea zen. Horretarako prest zirela, ordea, britainiarrak azaldu ziren. Inguruko ontzi alemaniarrek bandera zuria altxa zuten bitartean, deportatuen ontzietan bandera nazia mantendu zuten. Historiografia ofizialetik kanpo geratu ohi dira Lübeckeko eraso hartan britainiarrek hildako 7.500 deportatuak.[2]

  • Alain Vancauwenberghe eta Franck Mazoyer, "Un crimen silenciado", Le Monde Diplomatique en español, 2005eko abuztua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Talbot-Booth, E.C. (1936). Ships and the Sea (Hirugarren edizioa). Londres: Sampson Low, Marston & Co., 410.or.
  2. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/britainiarrek-nazien-milaka-biktima-zeramatzaten-ontziak-bonbardatu-eta-urperatu-zituzten-baltikoan

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]