Cléire

Wikipedia(e)tik
Cape Clear uhartea» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Oileán Chléire
Cape Clear uhartea

CapeClearInnerHarbourFromHill.jpg


Goikaldeko irudian muino batetik harturiko Cape Clare uharteko portuaren irudia agertzen da. Behekaldeko irudian berriz, Irlandako uhartearen hego-mendebaldeko muturrean kokatzen den Cape Clear uhartearen kokapen mapa dago (uhartea gorriz zehazten delarik).
Bertako izena Cape Clear Island
Cléire / Oileán Chléire
Geografia
Kokapena Flag of the counties of Cork, Derry and Louth.svg Corkeko konderriaren hego-mendebaldea.
Politika
Herrialdea Irlandako Errepublika Irlandako Errepublika
Gizartea
Biztanleria 100 biztanle inguru
Talde etnikoak Irlandarrak.
Info gehiago Oilean-chleire.ie - Cape Clareko webgune ofiziala


Oileán Chléire edo Cape Clear uhartea (ingelesez: Cape Clear Island edo Clear Island; ofizialki eta irlanderaz: Cléire, batzuetan Oileán Chléire ere deitua) Irlandako Errepublikako Corkeko konderrikon uharte bat da. Irlanda osoko uharte jendeztatu hegoaldekoena da, 100 inguru baitira bizilagunak. Ofizialki Gaeltacht eremukoa da (irlandera hitz egiten den eremua), baina irlandera gaur egun uharteko populazioaren zati batentzat baizik ez da eguneroko hizkuntza. Aspalditik da ingelesa bertako komunitatearen hizkuntza nagusia. Cape Clear uhartearen aldamenean Sherkin uhartea dago.

Uhartera iristeko modurik ohikoena Baltimore udalerriko portuan ferry bat hartzea da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Irlanda
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cléire Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 51° 26′ 19″ N, 9° 29′ 31″ W / 51.43861°N,9.49194°W / 51.43861; -9.49194{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page