Cape Fear (1962ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Cape Fear (1962ko filma)
Filma
Jatorrizko izena Cape Fear
Urtea 1962
Generoa beldurrezko zinema
film adaptazioa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa The Executioners
Iraupena 105 minutu
Kolorea zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) J. Lee Thompson
Gidoigilea(k) James R. Webb
John D. MacDonald

Antzezlea(k)
Gregory Peck
Robert Mitchum
Martin Balsam
Polly Bergen
Lori Martin
Telly Savalas
Paul Comi
Edward Platt
Jack Kruschen








Ekoizpena
Ekoizlea Sy Bartlett
Edizioa George Tomasini
Ekoizpen-diseinatzailea Robert F. Boyle
Bestelako lanak
Musikagilea Bernard Herrmann
Argazki-zuzendaria Sam Leavitt
Jantzi-diseinatzailea Mary Wills
Kanpo loturak

Cape Fear (euskaraz Beldurraren Lurmuturra) 1962ko J. Lee Thompson estatubatuar zinema zuzendariaren suspensezko thriller filma bat da. John D. MacDonald idazlearen The Executioners eleberrian oinarritua dago. Gregory Peck, Robert Mitchum, Martin Balsam, Polly Bergen eta Lori Martin aktoreek antzeztu zuten.

1991an Martin Scorsesek izen buru berdineko berregokitzapena zuzendu zuen, orduko hartan Nick Nolte eta Robert De Niro aktoreek paper nagusiak antzezteaz gain, Gregory Peck eta Robert Mitchum aktore beteranoek kameo edo agerpen laburrak burutu zituztelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sam Bowden (Gregory Peck) Georgiako hiri txiki bateko abokatu errespetagarriak duela zortzi urte bere erruz espetxera bidali zuen Max Cady (Robert Mitchum) kriminalak mendekuz emaztea (Polly Bergen) eta heuren alaba nerabeari (Lori Martin) jazarpena eginez haien bizitza amesgaizto bilatuko dela ikusiko du. Bertako polizia buruak eskeiniko dien lagunta alferrikakoa izango da, legalki Cady bere familiatik urruntzeko ezer gutxi egin baidezakete. Orduan, Samek Maxi jarraituko dion Charli Stevens (Telly Savalas) izeneko detektibea kontratauko du. Bitartean, Maxek bereak eta bi egiten jarraituko du, tartean Diane Taylor (Barrie Chase) izeneko emakume gizonzalea jipoitu eta bortxatuko duelarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]