Capo Graziano herria

Koordenatuak: 38°33′25″N 14°35′18″E / 38.556956°N 14.588415°E / 38.556956; 14.588415
Wikipedia, Entziklopedia askea
Capo Graziano herria (Sizilia)
Capo Graziano
Datuak
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Messina
Italiako udalerriLipari
Eskualdea Sizilia
Koordenatuak38°33′25″N 14°35′18″E / 38.556956°N 14.588415°E / 38.556956; 14.588415
Map
Historia
Garaia(k)Brontze Aroa (K.a. 2300-1500)
KulturaCapo Grazianoko kultura
Indusketa
Indusketa datak1952, 1969
ZuzendariakAdministrazioa

Capo Graziano herria edo Capo Graziano muinoko herria, historiaurreko herri bat da, Erdi Brontze Arokoa, Siziliako Filicudi uhartean kokaturik dagoena.

Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Capo Grazianoko planimetria

Herria agertu zen 1952an eta 1969an egindako indusketetan terraza handi batean, itsas mailaren gaineko 100 metrora. Kokaleku honen zergatia defentsan zetzan, horregatik populazioa Filo Bracciotik Capo Grazianora mugitu zen.

Herria ez da bakarrik mesetan zehar hedatzen, baizik eta beste goi-mailetan da ere. Honek obalatu formako 27 txabolaz osatuta dago, batak besteen kontra jarrita eta horien tamaina 3 eta 6 metroren artekoa da. Eraikitzean, 50-60 zentimetro zabaleko hormak morterorik gabe egin ziren, horietan, zurezko egitura eta sabaia kokatzeko. Hainbat txabolak, erabileraren arabera, berezko ezaugarri konstruktiboak dituzte. Lurzorua beheratuta egotean, gelak erdilurperatuta daude.

Agertu diren buztingintzazko ontziei esker, hobeto ulertzen da iristea Capo Grazianoko kulturaren I. fasetik II. fasera. Zeramika horiek eta Egeoko uharteetakoa antzekotasuna dute. Hortaz, onartzen da Egeotik zeramika inportatzen zela Heladiar kultura berantiarrean I. eta II. fasetan (K.a. 1650-1400). Tornuz egindako ontziak apaintzeko kolore marroia eta gorria erabili zen.

Herriko hegoaldean, aldaera urbanistiko bat dago, beste garai historiko bati dagokiona. Txaboletako egiturak aldatu ziren Siziliako herriak barne hartzeko, baina hauek Thapsos eta Milazzeseko kulturakoak ziren. Kultura-fase berrian, herriak helezinazko tokietan eraiki ziren, defentzarako sistemak zituztela Eoliar uharte gehienetan, Vulcanon izan ezik. Merkataritza beti agerian dago Egeoko eskualdeekin, bereziki buztingintza eta apaingarri produktuetan Heladiar berantiarreko III. aldian (K.a 1400-1190).

Luigi Bernabò Brearen arabera, Egeoko hainbeste zatiki aurkitzeak iradokitzen du Filicudik eta beste irla batzuek Egeorekin harremanak zituztela. Kobrearen gainbeherraren ostean, irlak Mediterraneoar merkataritzaren enporioak bilakatu ziren. Beharbada, Egeoko herrietako azken helmuga ziren haien produktu finak lehengaiekin elkartrukatzeko, eoliar itsasontziek urrutitik ekarri zituztenak[1].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. BREA, Luigi Bernabò: Sizilia, greziarrak baino lehen

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

del bronzo], Regione Siciliana argitaletxea. 2019.03.22an kontsultatuta.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Capo Graziano. 2019.03.22an kontsultatuta.
  • Luigi Bernabò Brea: I luoghi. 2019.03.22an kontsultatuta.
  • TUSA, S.: La Sicilia nella Preistoria, seconda edizione, Palermo 1992.