Capri prakak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Capri prakak
Praka
SonjaDeLennart 1949 Mady Rahl modelt Sommermodell der Caprihose.jpg
Fabrikazioa
Diseinatzailea Sonja de Lennart (en) Itzuli
Historia
Sorrera 1948
Irekiera1948

Capri prakak edo capriak, askotan arrantza-prakak edo pirata-prakak deituak, aztalaren erdialderaino iristen diren galtzak dira.[1] Sonja de Lennart diseinatzaileak 1948an asmatu zituen.[2] Izena Capri uharte italiarretik hartu zuen eta 1950eko eta 1960ko hamarkadetan ospea hartu zuten, bereziki The Dick Van Dyke Show saioko Laura etxeko-andre gazteak (Mary Tyler Moore) atal askotan eraman zituelako[3][4][5].

1970ko hamarkadatik 1990ko hamarkadara arte ez ziren modan egon, nahiz eta Uma Thurmanek Pulp Fictionen eraman zituen. XXI. menderen hasieran berriro ere modan jarri ziren. Rafa Nadal tenislariak kontratua egin zuen Nike etxearekin eta, 2009a baino lehen, partida guztietan zeramatzan Capri prakak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Arropa-dendak Hiztegia] [2009] eta [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
  2. (Ingelesez) Fisher, Clive. (1997-4-29). «Obituary: Bunny Roger» The Independent.
  3. Waldron, Vince.. (2001). The official Dick Van Dyke show book : the definitive history and ultimate viewer's guide to television's most enduring comedy. Applause ISBN 1-55783-453-9. PMC 45455836. Noiz kontsultatua: 2020-12-08.
  4. (Ingelesez) «Why Mary Tyler Moore's Capri Pants May Have Been The Most Important Costume On TV» Bustle Noiz kontsultatua: 2020-12-08.
  5. (Ingelesez) Desta, Yohana. «How Mary Tyler Moore Subverted TV Sexism with a Pair of Capris» Vanity Fair Noiz kontsultatua: 2020-12-08.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.