Captain Lightfoot

Wikipedia, Entziklopedia askea
Captain Lightfoot
Jatorria
Argitaratze-data1955
Jatorrizko izenburuaCaptain Lightfoot
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena92 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Douglas Sirk
Gidoigilea(k)W. R. Burnett (en) Itzuli
Oscar Brodney (en) Itzuli
[[Kategoria:W. R. Burnett (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Oscar Brodney (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Rock Hudson
Barbara Rush
Finlay Currie
Denis O'Dea (en) Itzuli
Kathleen Ryan (en) Itzuli
Jeff Morrow (en) Itzuli



[[Kategoria:Denis O'Dea (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Kathleen Ryan (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Jeff Morrow (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaRoss Hunter
Konpainia ekoizleaUniversal Studios
EdizioaFrank Gross (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaAlexander Golitzen
Bestelako lanak
MusikagileaHeinz Eric Roemheld
Argazki-zuzendariaIrving Glassberg (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIrlandako Errepublika

IMDB: tt0047919 Filmaffinity: 590013 Allocine: 20728 Allmovie: v86631 Edit the value on Wikidata

Captain Lightfoot (euskaraz Lightfoot kapitaina) 1955eko Douglas Sirk estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. W. R. Burnett idazlearen 1954ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Bertan, Rock Hudson eta Barbara Rush aktoreek antzeztu zutelarik.

Bitxikeria gisa, Hego Euskal Herrian zinema eta telebistan Arrazaren Harrotasuna (gaztelaniazko "Orgullo de Raza") izenburuaz pantailaratu zen, Ipar Euskal Herrian aldiz, Misterio kapitaina (frantsesez "Capitaine Mystère") izenburua jaso zuen.

Filma hau Irlandako ekialdeko Louth konderriko Clogherhead udalerriaren inguruan eta Wicklow konderriko Enniskerry udalerriko Powerscourt Estate jauregian filmatu zen.

Filma 1798ko Irlandako matxinada ondorengo garaian girotua dago, Irlandar errepublikanismoaren hastapena eta Irlandar Batasunaren Elkartearen itzalpean. Bertan, irlandar nazionalistak euren benetazko izenak ezkutatu asmoz ezizenen bitartez ("Lighfoot kapitaina" edota "Thunderbolt kapitaina" adibidez) herrialde osoan ospetsu bilakatu eta anglo-irlandar lurjabeen eta britainiar soldaduen aurka borrokatu ohi zirelarik, matxinada ugari hauek maila herrikoian eta oso gaizki antolatuak zeudenez sortu bezain azkar porrot egin ohi zutelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1815. urtea, Irlanda. Irlandar abertzaleak britainiar okupatzaileen aurka jo ta ke borrokan dabiltz. Michael Martin (Rock Hudson), irlandar gazte odolbero eta kementsua Irlandaren independentziaren alde jardunean dabilen elkarte sekretu iraultzaile bateko kidea da. Helburu horretarako mota askotako delituak burutu ditu: lurjabeen jabetzeei su eman, bidelapurreta, etab. Bere biktimetako batek Michael ezagutzean, atzeman ez dezaten jaioterria laga eta Dublinera joatera derrigortua egongo da, han herrialde osoan ospetsua den Thunderbolt kapitainaren (Jeff Morrow) konfidantzazko gizon bilakatuko delarik, bai eta Aga Doherty (Barbara Rush) neska gazteaz maitemindu ere.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]