Car and Driver

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aldizkariaren logoa.
Car And Driver
LaburduraC/D
MotaAutoak
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1955
HizkuntzaIngeleses, gazteleraz, txineraz, grekoz, alemanez eta portugesez
Argitaratze lekuaAnn Arbor, Michigan
ArgitaletxeaHearst Communications
Gai nagusiaautomobil
Banaketa
Ekoizpen osoa1,204,692
Banatze-eremuaEstatu Batuak, Suitza, Italia, Erresuma batua, Frantzia eta Espainia
MaiztasunaHilero
Historia
Editore-buruaTony Quiroga
Identifikadoreak
ISSN0008-6002

CarandDriver.com
Facebook: caranddriver Twitter: CARandDRIVER Instagram: caranddrivermag Edit the value on Wikidata

Car and Driver Ameriketako Estatu Batuetako aldizkari bat da. 2015ean 9 milioi ale saldu izan zuen. Sports Cars Illustrated bezala sortu zen. Hearst Magazines da jabea. Hasiera batean New York hirian zegoen egoitza. Gaur egun aldizkariaren egoitza Ann Arbor-en (Michigan) dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Car and Driver Sports Cars Illustrated gisa sortu zen 1955ean. Lehen urteetan, aldizkariak inportazioko auto deportibo txikiak zituen ardatz. 1961ean, Karl Ludvigsen editoreak aldizkariaren izena aldatu eta Car and Driver jarri zuen, automobilaren ikuspegi orokorragoa erakusteko. Car and Driver-ek bere garaian Bruce McCall, Jean Shepherd, Dick Smothers eta Brock Yates izan zituen zutabegile, eta P. J. O 'Rourke ohiko kolaboratzaile. Lehengo editoreen artean David E. Davis Jr. dago, 1985ean Automobile sortzeko langile batzuk desertatzera eraman zituena.

Urteko auto bat aukeratu beharrean, Car and Driver-ek urtero bere hamar selekzio onenak argitaratzen ditu Car and Driver 10Best delakoan. Car and Driver John Lingenfelter Trophy Memorialaren egoitza da. Sari hau urtero ematen da Supercar Challenge delakoan.

Gaur egun (2022), Alemanian, Suitzan, Erresuma Batuan eta Espainian ere argitaratzen da Car and Driver. Bertsio espainiarra 1995etik argitaratzen da. Txinan badago edizio bat, honela deitzen dena: «名车志 Car and Driver». Ekialde erdiko edizioa Dubain egoitza duen ITP Publishing argitaletxeak argitaratzen du.

Ildo editoriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere tonu lotsagabeagatik eta "gauzak diren bezala esateko" ohituragatik nabarmentzen da aldizkaria, batez ere errendimendu txikiko automobilei dagokienez. Gai eztabaidagarrietan ere maiz murgiltzen da aldizkaria, bereziki politikari dagokionez. Aldizkariaren joera editoriala erabat automobilaren aldekoa da. Hala ere, politikaren esku hartzea oso gutxitan gertatzen da. Adibidez, zutabegileak oso kritikoak izan dira SUVekin, monobolumen edo automobiletan oinarritutako furgonetak ia beti aukera hobeak eta erabilgarriagoak baitira. Estatu Batuetako automobil-fabrikatzaileak kritikatu zituen lehenetariko aldizkaria izan zen.

Jabetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaia Jabea
Urt 1955 – Ots 1956 Motor Publications
Mar 1956 – Apr 1985 Ziff Davis
Mai 1985 – Abn 1987 CBS Magazines
Urt 1988 – Apr 1988 Diamandis Communications
Apr 1988 – Mai 2011 Hachette Filipacchi Media U.S.
Mai 2011 – Gaur egun Hearst Communications

Cannonball Lasterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadan, estatu arteko autobideen sistema ospatzeko eta abiadura-mugen aurka protesta egiteko, Brock Yates erreportariak eta Steve Smith editoreak herrialdean zeharreko lasterketa informal baten ideia sortu zuten: "Cannonball Baker Sea-To-Shining-Sea Memorial Trophy Dash", New Yorketik Los Angeleserako lasterketa, geroago "1972ko Cannonball Run" deitua. 1971, 1972, 1975 eta 1979an ospatu zen, eta bertan pilotu afizionatuek zein profesionalek hartu zuten parte.

Lasterketa hau Hollywoodeko hainbat filmetarako inspirazio iturri izan zen, hala nola The Gumball Rally, The Cannonball Run, Cannonball Run II, Cannonball Run III, Gone in 60 Seconds eta The Fast and the Furious frankizia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]