Carabus nemoralis
Carabus nemoralis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Carabidae |
Leinua | Carabini |
Generoa | Carabus |
Espeziea | Carabus nemoralis O.F. Müller, 1764 |
Carabus nemoralis kakalardo espezie bat da, Carabidae familiakoa, zientziarako Otto Friedrich Müllerrek 1764an deskribatu zuena. Europa mendebaldean aurkitzen da, bereziki erdialdean, eta iparralderantz eginez Islandia eta Ternuaraino iritsi da. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kakalardo honen elitroek duten kolore marroi ilun distiratsuagatik "Brontzezko karabidoa" ezizena hartzen du. Pronotoa eta elitroen ertzak urdin-gorrindolak dira. 18-26 mmko tamaina du eta borobiltsua da[2].
Beldarra iluna eta distira metalikoduna da. Gorputzeko segmentuak oso ongi bereizten zaizkio.
Habitata eta elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurreko kakalardoa da, azkar ibiltzen dena. Harraparia da, Deroceras reticulatum izeneko barea ehizatzen du, bare gazteak eta arrautzak. Bare horrek uztak kaltetzen dituenez Carabus nemoralis kakalardoa onuragarria da nekazaritzarako. Horregatik ohikoa da nekazal eremuetan gizakien bizilekuen inguruan aurkitzea[3].
Azken urteetan kontrol biologikorako erabiltzen hasi da Carabus nemoralis kakalardoa[4].
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metamorfosi konplexua betetzen du, arrautza, beldarra, pupa eta heldua. Arrautzak lurrean jartzen ditu emeak eta zikloa osatzeko hainbat urte har ditzake[5].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Carabus nemoralis.
-
Harrapakina ehizatu berritan.
-
Burua.
-
Beldarra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Carabus nemoralis Müller, 1764» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ «Species Carabus nemoralis - European Ground Beetle» bugguide.net (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ (Ingelesez) Lee, Jana C.; Edwards, David L.. (2012-08-01). «Impact of predatory carabids on below- and above-ground pests and yield in strawberry» BioControl 57 (4): 515–522. doi: . ISSN 1573-8248. (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ (Ingelesez) Bagby, Amy. «Carabus nemoralis» Animal Diversity Web (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).