Carabus splendens
Itxura
Carabus splendens | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Carabidae |
Leinua | Carabini |
Generoa | Carabus |
Espeziea | Carabus splendens Olivier, 1790 |
Carabus splendens kakalardo espezie bat da, Carabidae familiakoa, zientziarako G. A. Olivierrek 1790ean deskribatu zuena. Euskal Herrian[1] aurkitzen da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kakalardo handi samarra da, 24-32 mm neurtzen ditu[2]. Kolore metaliko biziak ditu, erdialdean kobre kolorea eta ertzetan berdea. Burua luzea du eta antena finak, lehenengo segmentuetan ile fina dutenak[2]. Abdomena borobiltsua eta nahiko laua da.
Habitata eta elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Piriniotan eta Kantauriar mendikatean agertzen da soilik. Altuera ertaineko mendialdeko zelaietan bizi da.[2]
Ez du eguzkiaren argia maite eta egunean zehar harrien eta enborren azpian ezkutatzen da. Gauez ateratzen da barraskiloak, bareak eta zizareak ehizatzera.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ a b c www.asturnatura.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) Carabus (Chrysocarabus) splendens (Olivier, 1790). (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).