Caridad de la Luz
| Caridad de la Luz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Ameriketako Estatu Batuak, 1977ko urtarrilaren 21a (49 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Murry Bergtraum High School (en) |
| Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | itzultzailea, aktorea, idazlea, zinema aktorea, raperoa eta olerkaria |
| Izengoitia(k) | La Bruja |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Caridad de la Luz (AEB, 1977ko urtarrilaren 21a), "La Bruja" goitizenez ezaguna, AEBetan jaiotako puertoricar poeta, aktorea, abeslaria, rapero, performer eta ekintzailea da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]De la Luzen gurasoak Puerto Ricotik New York hirira joan ziren bizitzera, eta bera Bronx hegoaldean sortu eta hazi zen. Han ikasi zuen lehen eta erdi-mailako hezkuntza. Neskatila zela, saltsa musikaren soinuz inguratuta egon ohi zen, "El Condado de la Salsa" (Salsa County) izenez ere ezagutzen den etxe-sail batean bizi baitzen.
De la Luz hiru urte zituela hasi zen poemak idazten. Bere birramona Adelaida Cataquet Montalvok, familiako "jatorrizko poeta" bera, eragin handia izan zuen De la Luzen literatura-asmoetan. Esker-emate egunean eta Gabonetan, Adelaidak poema bat partekatzen ei zuen De la Luzekin, eta, gero, familia osoari errezitatzeko eskatzen zion.
De la Luzek askotan prestatzen zituen saioak bere familiarentzako, Celia Cruz eta Celina Gonzalez bere saltsa-kantari gustukoenak imitatuz. Idazketaz ere gozatu zuen, batez ere poesiaz. Murry Bergtraum High Schoolen graduatu zen, ohoreekin, idazkaritzan espezializatuta.[2]
1992an, unibertsitatean zegoela, De la Luz Omega Phi Beta Elkartearen ahizpa eta SUNY Binghamtongo Delta Chapter kide sortzaile bihurtu zen.
1996tik 1998ra, De la Luzek komunitate-antolatzaile gisa lan egin zuen Bronxeko Hunts Point auzoan: droga-abusua, eskola-porrotaren aurreko prebentzioa, nerabeen haurdunaldiak eta HIESa bezalako gaietan arreta jarriz. Urte haietan hasi hasierako bere poesietan, eta gaur egun bere lanean agertzen diren pertsonaiak formulatzen.[3]
Debuta: Boogie Rican Blvd.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]De la Luzek 1996an egin zuen debuta artista gisa, New Yorkeko Nuyorican Poets Café aretoan bere aurkezpena egin zuenean. Café hori ezaguna da poeta askok entzuleen aurrean zuzeneko lehen topaketa egiteko lortu zuten lekua izateagatik. Horrela egin zuten, besteak beste, artista hauek: Miguel Piñero, Pedro Pietri, Edwin Torres.[4]
De la Luzek hainbat urtez garatu eta findu zituen Boogie Rican Blvd bere lehen antzerki-ekoizpenari bizia eman zioten pertsonaia ugari. Antzezlanak Puerto Ricoko pertsonaia polifazetiko baten bizitza kontatzen zuen, Bronxetik Puerto Ricoraino joana; De la Luzek bere pertsonaiak, poesia, argazkilaritza eta musika fusionatu zituen narrazio trinko, geruza anitzeko baina etengabeko batean nahastuz.
2001eko urrian, Boogie Rican Blvd. Broadwaytik kanpo estreinatu zen, Producers Club-en hain zuzen, eta ikuskizunak arrakasta handia izan zuen.8 Producers Club-etik igaro ondoren, Boogie Rican Blvd. ikusteko sarrerak zortzi astez agortu ziren New Yorkeko LATEA Theater-en. Nuyorican Poet's Cafe-n leku nabarmena izan eta gero, lau astez Puerto Rican Traveling Theater-en (PRTT) antzeztu zen 2009an.[2]
PRTTren ekoizpenaz egindako aipamenean, The New York Timesek adierazi zuen De la Luz «indar geldiezina» dela.[5] Bigarren artikulu batean, The Timesek adierazi zuen, ikuskizunean zehar, De la Luzek zazpi pertsonaia desberdin interpretatzen zituela —horietako bi gizonezkoak—, kantatzeaz, rapeatzeaz eta dantzatzeaz gain. Backstagek honela deskribatu zuen De La Luz: "Imitaziorako duen talentuak bere garairik onenetako Whoopi Goldberg gogorarazten du. De La Luzek, antzezlanaren egilea ere badenak, sei pertsonaia interpretatzen ditu, denak estereotipo ezberdinekoak —upategiaren jabe xelebrea, Long Islanden star izateko hautagaia, hip-hoparen gangsterra—; aldi berean maitekorra eta garratza den umore sena du".[6]
Prentsa-elkarrizketa batean, antzerki eta zinemagile beterano Míriam Colónek, Puerto Ricoko Traveling Theater-en sortzaile eta zuzendari exekutiboa ere bazenak, hau esan zuen De la Luzi buruz: "Harrituta geratu nintzen bere emanaldia ikusi nuenean... Lan erraldoia da, aktore esperientziadun eta trebeenak bakarrik ausartzen dira halakoak egiten... Auzoetako pertsonaia ezagun horiek erruki eta samurtasun handiz interpretatzen ditu".
Bere ikuskizuna Estatu Batuetako, Europako eta Latinoamerikako hainbat hiritan ere aurkeztu zuen.
Boogie Rican Blvd. obrako aktoreak eta lantaldeak indartu egin zuten haien familia-harremana: De La Luzeren Carina alabak Papo pertsonaiaren rol nagusia interpretatu zuen, eta haren seme Kelsonek produkzio-laguntzaile gisa lan egin zuen. Bai Kelson bai Carina De La Luzen Bru-Ha Ha ikuskizuneko aktoreak izan dira.[2]
Zinema, dantza eta antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998an, dantzari gisa akreditatu gabeko paper batean parte hartu zuen Dance with Me filmean, Vanessa L. Williamsen eta Chayanne izarrekin.
Parte hartu duen beste antzezlanen artean, honako hauek daude: Ubu Unchained, Pedro Pietriren El Spanglish language Sandwich, eta Women Like This, Suitzan egindako hip hop jaialdia.
Eta 2000n, De la Luzek Spike Leeren Bamboozed filmean egin zuen bere zinema-debuta, Cuca pertsonaia interpretatuta.[7] 2004an, Lucyren rola jokatu zuen Down to the Bone filmean. 2005ean, sorginkeria erabiltzen duen emaztegai psikopata baten papera egin zuen, espainolezko El Vacilón – The Movie komedian. Filma New York hiri osoko goizeko FM irratsaiorik entzutetsuenean oinarrituta zegoen: El Vacilón de la Mañana, La Mega-FM katean egunero emititua.
History Channel katearen Witch Hunt seriean, Tituba pertsonaia misteriotsuaren papera egiteko hautatu zuten. Danny Hastingsen Venus de Macho komedia independentean ere protagonista izan zen. HBO Latinok Habla Women serierako hautatu zuen, eta MTVko Lugar Heights animaziozko filmeko Roxyren ahotsa izan zen. "De La Luz Records" bere diskoetxearekin album bat atera zuen, Brujalicious izenekoa, musika latindar nahasketa bat, hip hop eta reggeaton kutsuekin.[8]
Netflixen, De la Luz eta haren musika erabili zituzten Gun Gill Road filmean.
Polonian eta New Yorken ere ibili zen Ubu Enchanted musikalean, eta Pedro Pietriren El Spanglish Language Sandwich-en agertu zen.
2014az geroztik, Pregones Antzokiko taldeko kide gisa, De la Luzek Betsy, The Red Rose, I Like It Like That eta Dancing In My Cockroach Killers antzezlanetan parte hartu du.
I Like It Like That antzezlanaren Broadwaytik kanpoko ekoizpenean, De la Luzek China Rodriguezen papera egin zuen, Tito Nieves eta Domingo Quiñones saltsako ikonoekin batera. Ikuskizuna bost hilabetez egon zen ikusgai.
2018an, Bru-Ha-Ha bere bakarkako ikuskizunean, bere bizitzaren kontakizun sentsuala, eskandaluzkoa eta erdi-autobiografikoa izan zen, De la Luzen alter egoa, hots, "La Bruja" (sorgina), nola jaio zen erakutsi zuen. Bru-Ha-Ha pertsonaia koloretsuengatik (guztiak De la Luzek antzeztuak), "Brujalicious Quintet taldearen musika bereziagatik, ikuspegi harrigarriengatik eta muga pertsonalak hausteagatik egin zen ezagun —publikoa "harridura, barre eta sorpresaz beteriko ibilaldi batean" eraman zuen sorgin-edaria—.[9]
2019an, De la Luzek Sallyren papera egin zuen Release filmean.
Poeta eta idazlea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boogie Rican Blvd. idazteaz gain, De la Luzek egindako poesia, saiakerak eta idazlan dramatikoak antologia askotan bildu dira.
Voices in First Person, Reflections of Latina Identity; We Got Issues, A Feminist Perspective; Me No Hable with Acento, A Collection of Spanglish Poetry; and Breaking Ground/Abriendo Caminos, Anthology of Women Writers in N.Y. 1980-2012 lanetan argitaratu dira bere idazkiak. De la Luzek, halaber, The Poetician autoargitaratu zuen, 52 poema eta abesti-hitzez osatutako lana.
1996an, Nuyorican Poet's Cafén hitz-esanarekin debuta egin ondoren, De la Luz HBOko Def Poetry Jam saioan agertu zen, Russell Simmonsek aurkeztuta. Bere poesia eman zuen, halaber, Apollo antzokian, Lincoln Center-en, Gracie Mansion-en, Joseph Papp antzoki publikoan, St. John the Divine katedralean, New Yorkeko udaletxean, American Museum of Natural History-n, Bronx Museum of Art-en, El Museo del Barrio-n eta nazioarteko hainbat tokitan.[10]
De la Luzen poesiaren edukiak gizarte-justizia eta Nuyorican identitatea aztertzen ditu. Bere tonua urbanoa, gordina, ahalduntzailea da. Bere poemarik ezagunena "WTC" (World Trade Center) da, NYeko Dorre Bikien aurkako 2001eko irailaren 11ko erasoen ondoren idatzia, eta, 2002an, HBOko Def Poetry Jam saioan jo zuena. "WTC" hiru hitzeko esaldiz osatuta dago, eta hizki horiekin hasten diren hitzak erabili zituen. Honela hasten da: "What’s the cause/Work to connect/Wish to change/Want to cry" (Zein da kausa/Konektatzeko lan egin/Aldatzea opa dut/Negar egin nahia); eta hau da leloa: "Wish time could/Wash this clean" (Denboraren ahala opa/Garbi hau garbitu).
Bere poemak Shout, Vibe, Source, AWOL, Urban, eta Stress Magazines, El Vocero, El Centro (Hunter College-ren aldizkaria) aldizkarietan argitaratu dira, besteak beste.[2]
Irratia eta grabaketa-ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]De la Luzek Say It with Sixto saioa aurkeztu zuen bere lagun Sixto Ramosekin batera, Luis Jiménezen Radio Network irrati-katean.
Prince Royce-ren saritutako Phase II albumean eta Bobby Sanabria-ren Grammy sarietarako izendatutako Multiverse albumean agertu zen.
Afrika Bambaata, Fat Joe, Jadakiss, B-Real of Cypress Hill, Tony Touch, Vivian Green, Jungle Brothers, Dan Zanes, Hurricane G, Joell Ortiz, Chingo Bling eta Black Ice-rentzat idatzi zuen, eta ahotsak grabatu.
Brujalicious izeneko albuma kaleratu zuen bere diskoetxean (De La Luz Records), eta, bertan, hip-hop latino ukitua reggaetonarekin nahasi zuen. Bere azken albuma, For Witch It Stands, iTunes-en oso ezagun egin zen.
McDonald's eta Café Bustelorentzako irrati eta telebistako iragarkietarako lan egin izan du, eta Levi Strauss & Co. markaren ordezkaria izan zen.
Gaur egun, De la Luz elkarlanean aritzen da Desmar Guevara konpositore eta musikariarekin, Nilsa de la Luz koreografoarekin, salsa-dantza talde batekin, eta koristak dituen banda oso batekin, Salsa Bruja izeneko mundu eta kontakizun latino murgilgarriak sortzeko. 2014ko ekainean sortu zenetik, Salsa Brujak Pregones Theater eta beste toki garrantzitsu batzuk bete izan ditu.
Aktibismoa eta komunitate-engaiamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamarkadetan zehar –Hunts Point-en komunitate-antolatzaile gisa hasi zenetik gaur egun arte–, De la Luzek bere gaitasunak erabili zuen bere komunitateari eta gazteei laguntzeko, batez ere emakume gazte latinoei, tokiko erakundeekin lankidetzan. Komunitatea antolatzen ziharduela ikusitako borrokak eta gizarte-bidegabekeriak arrasto ezabaezina utzi zuen De la Luzengan. Eguneroko arazoak larriak ziren, hala nola nerabeen haurdunaldia, hezkuntza-maila baxua, drogen kontsumoa eta sexu-transmisiozko gaixotasunak. De la Luzek uste du zailtasun horietako asko bi kulturen arteko oreka konplexu eta askotan nahasgarritik, familia-sustrai anitzetatik eta gero eta iheskorragoa den "amerikar" identitatetik datozela.
«La Bruja bihurtu aurretik, gazteekin lan egin nuen», esan zuen. «Baina emakume latinoen estatistikak ikusi nituenean, gai hauei buruzko kontzientzia piztarazteko zerbait sortzeko beharra sentitu nuen latino ikuspegitik». Horregatik sortu zuen Latinas4Life: hirian zehar batxilergoko tailerrak antolatzen dituen erakundea, eredu positiboan, introspekzio eraikitzailean, kontzientzia kulturalean eta autoestimuan arreta jarriz.
2014an, VIP Mujeres Beauty of Survival Benefit ekitaldia antolatu zuen, New Yorkeko Museoan. Cynthia Paniagua dantzariarekin batera, eta Pepatianek ekoitzita, Shadow Lands izeneko dantza-antzerki pieza antzeztu zuen, indarkeria matxista jasan duten emakumeei ahalbidetzeko sorkuntzaren bidez sendatzea. 2024an, De la Luz omendu zuten Bronx Community Foundation-eko lehen galan, John Starks Saskibaloi Elkarteko jokalari ohiarekin, Sheena Wright alkateorde ohiarekin eta D-Nice hip-hop musikariarekin batera; omendu guztiei Bronxi egindako ekarpena edo babesa aitortu zitzaien.[11] 2025ean, Puerto Ricoko Traveling Theater-ek omendu zuen De la Luz, 48Hours in... seriearen barruan, 48Hours in El Bronx izenekoa.[12][13]
Gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]De la Luzek El Garaje (Garajea) izeneko bere arte espazioa lantzen du, Bronxeko Soundview auzoan, bere seme-alabekin bizi den tokian.[14]
De la Luz Voices UnBroken erakundeko zuzendaritza-batzordeko kidea da, eta tailerrak garatzen laguntzen du; Voices UnBroken irabazi-asmorik gabeko erakundea da, zeinak idazketa-tailerrak antolatzen baititu East Harlemeko harrera-familietan dauden gazteentzat, baita etxerik gabeko aterpetxe eta zentro korrekzionaletan dauden helduentzat ere. Gaur egun, Write Your Way Representing Voices UnBroken izeneko idazketa-tailerra irakasten ari da YAFFAn (erakunde horretako zuzendaritza-batzordeko kide da), eta bere erakundea: Latinas 4 Life.[15][16]
Maiz jotzen du musika herrialde osoko eskoletan, ospitaleetan, espetxeetan, unibertsitateetan eta komunitate-zentroetan. Hip-hop belaunaldiarentzako aldaketa positiboak babesten ditu Voices UnBroken, BronxWorks, New York City Mission Society, Good Shepherd Services eta Pepatian, Inc. erakundeen bidez. Indarkeria matxistaren aurkako ekintzailea ere bada.
Aisialdian abestea, dantzatzea eta Puerto Ricora bidaiatzea gustatzen zaio. Mikrofono irekiko ikuskizunak antolatzen ditu aldizka Nuyorican Poets Café-n.
Levi Strauss&Co. markaren publizitatean agertu izan da, Glamour, Entertainment Weekly, Us Weekly eta Marie Claire aldizkarietan agertu zen AEB-mailako prentsa kanpaina batean. 2005ean, New Yorkeko gaztelaniazko El Diario La Prensa aldizkariak Estatu Batuetako berrogeita hamar emakume latindar garrantzitsuenen artean hautatu zuen De la Luz.[17][2]
De la Luz 2019ko Artist Fellow izendatu zuen Jerome Fundazioak. Horri esker, bere ezagutza zabaldu ahal izan du, Ipar Amerikako, Peruko eta Afrikako ipar-mendebaldeko kostaldeko Lehen Nazioetako artistak eta sendatzaileak bisitatuz. Epe luzerako duen asmoa da eraldaketa sortzea artearen eta indigenen mundu-ikuskeraren sendatze-praktiken bidez.[18]
Ohoreak eta sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]De la Luzen poesia, antzerkia, musika, dantza eta bizitza osoko komunitate-aktibismoaren konbinazioa ez da oharkabean pasa. 2005ean, New Yorkeko gaztelaniazko El Diario La Prensak "Estatu Batuetako berrogeita hamar emakume latindar ospetsuenen" artean hautatu zuen.[19]
Hona beste aitortza batzuk:
- 2019 Jerome Foundation Artist Fellowship
- Puerto Rican Women Legacy Award
- Edgar Allan Poe Award from The Bronx County Historical Society
- Bronx Living Legend Award the Bronx Music Heritage Center
- Godmother of the Youth in the National Puerto Rican Day Parade
- Beauty of Survival Award from the Violence Intervention Program, Inc.
- Citation of Merit from the Borough President of the Bronx
- Top 20 Puerto Rican Women Everyone Should Know
Eponimoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1994: "La Bruja" heavy metal talde mexikarra, bertako rock jaialdi batean debuta egiten.[20]
Ikus, halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ jesse Russell, ronald Cohn. 2012. Caridad de la Luz. Editor Tbilisi State Univ. 172 pp. ISBN 5-511-98186-9, ISBN 978-5-511-98186-4
- 1 2 3 4 5 [Esteka hautsia]
- ↑ (Ingelesez) Rohter, Larry. (2009-07-18). «A Wise(cracking) Latina Makes Her Way Onstage» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2026-06-05).
- ↑ «Post Page» livinamericana.com (kontsulta data: 2026-06-05).
- ↑ (Ingelesez) Webster, Andy. (2009-07-05). «A Bronx Tale: The View From a Crowded Bodega» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2026-06-05).
- ↑ (Ingelesez) «Boogie Rican Blvd.» www.backstage.com 2009-07-06 (kontsulta data: 2026-06-05).
- ↑ (Ingelesez) «Caridad de la Luz» The Poetry Foundation (kontsulta data: 2026-06-05).
- ↑ Caridad 'La Bruja' De La Luz. IMDb (kontsulta data: 3 de febrero de 2014).
- ↑ (Ingelesez) tjenglish. (2018-10-13). DANGEROUS RHYTHMS: Q & A with Caridad De La Luz. (kontsulta data: 2026-06-05).
- ↑ (Ingelesez) León, Concepción de. (2018-12-06). «The Early Days of the Nuyorican Poets Cafe» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2026-06-05).
- ↑ «Fresh Wounds, Old Heroes: 9/11 in American Cinema» New York, New York! (Peter Lang) (kontsulta data: 2026-06-04).
- ↑ https://web.archive.org/web/20240914083453/https://www.newyorksocialdiary.com/heroes-of-the-community/
- ↑ Ramos-Zayas, Ana Y.. (2024-07-24). «Forging a psychological solidarity: from the community mental health movement to Latinx life coaching in the South Bronx» Latino Studies 22 (2): 277–297. doi:. ISSN 1476-3435. (kontsulta data: 2026-06-04).
- ↑ Williams, Carmen. | Caridad de la Luz: An Artist-Activist Bred in the BronxThe Bronx Ink. (kontsulta data: 2026-06-05).
- ↑ (Ingelesez) Cristi, A. A.. (2025-01-10). «Bronx Poet Caridad De La Luz To Be Honored At 6th Annual 48HOURS IN…EL BRONX» BroadwayWorld.com (kontsulta data: 2026-06-05).
- ↑ «Cafecito: Poet and author Caridad De La Luz, “La Bruja”» NBC Latino 17 de octubre de 2010 (kontsulta data: 30 de julio de 2013).
- ↑ Cabiedas Tejero, Juan Manuel. (2022-07-01). «Caridad pastoral como caridad filial en el sacerdocio ministerial: don de sí a la luz de la vida y actuación del Hijo» Seminarios sobre los ministerios en la Iglesia 67 (230): 31–51. doi:. ISSN 2660-9487. (kontsulta data: 2026-06-04).
- ↑ (Ingelesez) «Jerome Hill Artist Fellows 2019–21 | Jerome Foundation» www.jeromefdn.org (kontsulta data: 2026-06-05).
- ↑ (Ingelesez) «The Moth | The Art and Craft of Storytelling» The Moth (en-US) (kontsulta data: 2026-06-05).
- ↑ «Caridad de la Luz» Myspace 2012 (kontsulta data: 30 de julio de 2013).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Caridad de la Luz» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- Caridad de la Luz Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Data de Caridad de la Luz Txantiloi:Inglés - en Diario/La Prensa
- La autora en condensados Txantiloi:Inglés - en Youtube
- Extensa biografía de la autora Txantiloi:Inglés - en DV-arts