Carl Sagan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carl Sagan
Carl Sagan
Datu pertsonalak
Izen osoa Carl Edward Sagan
Jaio 1934ko azaroaren 9a
Brooklyn, New York (AEB)
Hil 1996ko abenduaren 20a
(62 urte)
Seattle, Washington (AEB)
Webgunea http://www.carlsagan.com/
Sinadura Carl Sagan Signature.svg

Carl Sagan (Brooklyn, New York, AEB, 1934ko azaroaren 9a - Seattle, Washington, AEB, 1996ko abenduaren 20a) astronomoa eta zientzia-dibulgatzailea izan zen.

1980an Cosmos: A Personal Voyage («Kosmosa: bidaia pertsonala») astronomiari buruzko dokumental telesail ospetsua aurkeztu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisika ikasi zuen Chicagoko Unibertsitatean, eta han graduatu zen hogei urte zituela. 1960an astronomia eta astrofisikan egin zuen doktoregoa. 1961ean hainbat artikulu idatzi zituen planetei buruz, eta ospe handia izan zuen zientzialari eta gai zientifikoetako dibulgatzaile gisa.

1962an Harvard Unibertsitateko irakasle izendatu zuten, eta Smithsonian Institution-eko Astrofisika Behatokian sartu zen. Garai horretatik aurrera NASArekin lan egin zuen, eguzki-sistemaren ikerketan batez ere. 1966an J.B. Pollack eta R. M. Goldsteinekin Artizarraren gainaldearen ikerketa batzuk egin zituen radarrarekin, eta bertan 10 km-ko garaiera duten mendiak daudela frogatu zuen ikerketa haien bidez.

1978an Pulitzer literatura-saria irabazi zuen Edeneko dragoiak liburuarekin. Lan horretan gizakiaren garunaren bilakaerari buruzko ideiak azaltzen ditu. Hala ere, nazioartean Cosmos telebista-sailarengatik egin zen ospetsu Sagan. Azken urteetan, Cornelleko Unibertsitateko ikerketa planetarioen behatokiko zuzendari izan zen. Lurraren inguruko espazioaz gainera, bizitzaren sorrerari eta unibertsoari buruzko gogoetak egin zituen; Zer da bizitza? lanean bildu zituen gogoeta horietako batzuk.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Carl Sagan

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carl Sagan Aldatu lotura Wikidatan