Carles Francino Murgades
| Carles Francino Murgades | |||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Bartzelona, 1958ko urtarrilaren 3a (67 urte) | ||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||
| Familia | |||||||||||||||||||||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
| Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa | ||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | kazetaria, telebista aurkezlea eta futbolaria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
| Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||
| Enplegatzailea(k) | SER (1987, 2005 - 1990) | ||||||||||||||||||||||
Carles Francino Murgades (Bartzelona, 1958ko urtarrilaren 3a) kazetari eta irrati aurkezle katalana da. Gau egun Cadena SER irratiko La ventana[1] irratsaioa aurkezten du. Carles Francino Navarro aktorearen aita da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kazetaritza ikasten hasi zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan baina ikasketak amaitu baino lehen[2] Cadena Ser irratiak Tarragonan duen emisoran hasi zen lanean.[3] 1979an Reuseko Radio Popular irratian bere lehen lan finkoa lortu zuen, kirol erredaktore gisa eta gerora COPE irrati katearenTarragonako ordezkaritzan hasi zen lanean. 1987an eta Cadena SER irratian fitxatu zuen. Hogeita sei urte bete arte, kazetari lana eta futbolean lan egitea uztartu zituen. Erregional kategorian aritu zen Tarragonako hainbat taldetan eta CF Reus Deportiurekin eta Espainako fubtol ligako hirugarren mailan jokatzera iritsi zen.[4]
1990an, Madrilgo Canal + telebista katea sortu zuen taldeko kide izan zen eta honen inaugurazio emanaldia zuzendu zuen.[5] Albistegietako zuzendariorde izan zen eta Redacción albistegiaren gaueko edizioa aurkeztu zuen 1990 eta 1994 bitartean. [6] Urte horretan bertan TV3 telebistako Telenoticíes vespre aurkezteko kontratatu zuten, eta audientzia datu bikainak lortu zituen.[7] Bere zorroztasunak audientziaren onarpenaz gain, kritika eta politikari guztien errekonozimendua ekarri zion.1999an Bartzelona Hiria Saria jaso zuen egindako lanagatik.[8] Telenotícies albistegia aurkezteaz gain, TV3-eko albistegietako zuzendariordea ere izan zen.
2005ean Cadena SER irratira itzuli zen Iñaki Gabilondoren ordez Hoy por hoy goizeko albistegia zuzentzera.[9]. 2006an, Cuatro x Cuatro telebista saioaren zuzendaritza eta aurkezpena partekatu zituen Gabilondo, Àngels Barceló eta Jon Sistiagarekin batera. [10]
2016ko Antena de Oro Saria eman zioten Hoy por hoy saioan egindako lanagatik,[11] 2007an gehien entzun den irratsaioa.
2009an Ondas sarietako aurkezlea izan zen eta polemika piztu zen, Francinok uko egin baitzion telebistako aurkezle onenaren saria Jorge Javier Vazquez aurkezle polemikoari emateari.[12]
2012ko irailean 2005etik Cadena Ser irratian aurkezten zuen Hoy por hoy saioa utzi zuen ordura arte Gemma Niergak aurkezten zuen irrati bereko arratsaldeko La ventana saioaren zuzendaritza hartzeko.[13] Urte horretan bertan hirugarren semea izan zuen.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antena de Oro (2015).[14]
- Antena de Oro (2016).[11]
- Liber saria Komunikabideetan irakurzaletasuna sustatzeari saria (2021).[15]
- Ondas Saria, Ibilbideari edo Lan Profesional Onenari.(2022).[16]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Francino, Carles. «La Ventana» Cadena SER (Cadena SER) (kontsulta data: 2025-01-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «“Lamento no haber terminado la carrera”. Carles Francino se sincera ante sus colegas periodistas y considera que la profesión vive en el mundo de “egolandia”» Confidencial Digital 2010-07-05 (kontsulta data: 2025-01-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «SER Tarragona en directo» Cadena SER (kontsulta data: 2025-01-13).
- ↑ Torres, Xavier. (13 de mayo de 1994). «Francino dejó el balón por la tele» El Mundo Deportivo: 34..
- ↑ Vicent Ibáñez, Mireya. (2023-01-13). La programación de Canal Plus España (1990-2005) : historia de la primera televisión de pago en España a través de sus contenidos. (kontsulta data: 2025-01-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) FormulaTV. Carles Francino presenta la Redacción de Canal+ en 1993. (kontsulta data: 2025-01-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «TV3, un liderazgo irrebatible que dura ya diez años» Vertele 2004-03-25 (kontsulta data: 2025-01-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) País, El. (2000-02-05). «Carles Francino y los autores del Botánico, premios Ciutat de Barcelona» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2025-01-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iñaki Gabilondo deja la SER y será sustituido por Carles Francino» La Vanguardia 2005-08-30 (kontsulta data: 2025-01-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carles Francino se estrena en "Cuatro x Cuatro"» Vertele 2006-04-05 (kontsulta data: 2025-01-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Francino, Lama y Piqueras entre los premiados con la Antena de Oro» El Cotidiano 2016-10-08 (kontsulta data: 2025-01-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jorge Javier llama "cobarde" a Francino por negarse a entregarle el Ondas» elconfidencial.com 2009-12-14 (kontsulta data: 2025-01-13).
- ↑ Francino dejará 'Hoy por Hoy' en manos de Gemma Nierga y Pepa Bueno.. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alfredo Menéndez, Carles Francino, Arguiñano e Iker Jiménez, Antenas de Oro» La Vanguardia 2015-10-28 (kontsulta data: 2025-01-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carles Francino y 'Patria', premios Liber 2021» www.europapress.es 2021-09-02 (kontsulta data: 2025-01-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2022-10-26). «"Hay que joderse": así ha sido la reacción de Carles Francino al ganar el Premio Ondas» Cadena SER (kontsulta data: 2025-01-13).