Carles Puyol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carles Puyol 2011. urtean. FC Bartzelona taldearen elastikoa eta kapitainaren besokoa Kataluniako banderaren koloreekin.

Carles Puyol i Saforcada (La Pobla de Segur, Pallars Jussà, Katalunia, 1978ko apirilaren 13a) futbolari profesionala da, atzelaria. Bartzelona Futbol Klubeko lehenengo taldeko jokalaria da, eta Kataluniako nahiz Espainiako selekzioekin ere jokatzen du. Bartzelona taldeko kapitaina da 2003/2004 denboraldiaz geroztik.

Carles Puyol, Espainiako jokalari erretiratua da. Gehien ibili zen jokalari-postua, erdiko atzelari izan zen. Atzean jokatzen zuenez, ez zen golegilea handia baina, hala ere, 100 gol sartu zituen FC Bartzelonako kamisetarekin, gol dezente atzelari batentzat. FC Bartzelonako taldea izan zen bere karrera osoko talde bakarra, lehenengo mailako Espainiako ligan. Bere betiko dortsala 5a izan zen.

Internazionala izan zen Espainiako selekzioarekin 2000 eta 2013 urteen artean, totalean 100 partida internazionala izaten. Berarekin, Eurokopa 2008 eta Mundiala 2010ean urte horietan txapelduna izaten.

Puyolek bere karrera hasi zuen FC Bartzelona B taldean, hor asko ikasi zuen eta lehenengo taldeko entrenatzaileak deitu zion 1999ean partida bat jokatzeko. Probatu zuten eta entrenatzaileari gustatu zitzaion, horregatik 2000an, lehenengo taldera igo zuten.

Carles Puyolen sariak edo tituluak FC Bartzelonarekin:

  • Bigarren mailako B Espainiakoa (1998) urteetan ( Bartzelona B)
  • Lehenengo mailako Espainiako liga (2005, 2006, 2009, 2010, 2011, 2013) urteetan
  • Espainiako Superkopa (2005, 2006, 2009, 2010, 2011, 2013) urteetan
  • Espainiako errege kopa (2009, 2012) urteetan
  • Champions kopa (2006, 2011)
  • Europako Superkopa (2009, 2011)
  • Mundialeko klubak (2009, 2011)


Carles Puyolek sari pertsonal asko eskuratu zituen; Don Balon saria, jokalari garbienaren saria, etab.

Carles Puyol idolo bat bilakatu zen bere garaian. Joko gogor baina garbia, jokalari txukuna, adoretsua izan zen, ereduzko pertsona batena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carles Puyol Aldatu lotura Wikidatan