Carlo Collodi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlo Collodi
Carlo Collodi.jpg
Bizitza
Izen osoa Carlo Lorenzini
Jaiotza Florentzia1826ko azaroaren 24a
Herrialdea  Italia
 Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1890eko urriaren 26a)
Heriotza Florentzia1890eko urriaren 26a (63 urte)
Hobiratze lekua Cimitero delle Porte Sante (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, eleberrigilea, haur literatura idazlea eta kazetaria
Lan nabarmenak I racconti delle fate (en) Itzuli
Giannettino (en) Itzuli
Minuzzolo (en) Itzuli
Pinotxoren abenturak
Izengoitia(k) Carlo Lorenzini
Genero artistikoa haur literatura
IMDb nm0172830
carlocollodi.it

Carlo Lorenzini (Florentzia, Italia,1826ko azaroaren 24a - 1890eko urriaren 26a ), Carlo Collodi edo Collodi deituraz ere ezaguna, kazetari eta italiar idazlea izan zen. Le avventure di Pinocchio ("Pinotxoren abenturak") eleberriagatik ospetsua.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Domenico Lorenziniren (markes baten sukaldaria) eta Angela Orzaliren semea zen. Izen osoa Carlo Lorenzo Fillipo Giovanni Lorenzini zuen. "Collodi" ezizena, 1856tik aurrera erabili zuena, haren amaren sorterria da (Toscanan).

Pinotxoren sortzailea izateagatik hilezkortua bada ere, beste eleberri eta komediak ere idatzi zituen.

Ama pontekoa Mariana Ginori dukesa izan zuen. Ikastetxera eta haztetxera joan zen, eta bertan erretorika eta filosofia ikasi zituen. Haren lehen langunea liburu-denda batean izan zen, 18 urterekin.

Independentziaren aldeko gudara oldezko gudari joan zen (1848 - 1860) Toscanako gudarostearekin. Politikarekiko sentitzen zuen interesak bultzatu zuen bere lehen lanak Il Lampione egunkari satirikoan argitaratzera. Egunkaria 1849an zentsuratu zen, Toscanako Duke Handiaren aginduz, baina 1860an berriz agertu zen.

1856an ospetsu egin zen In vapore eleberriarekin, eta beste egunkari politiko batzuetako (Il Fanfulla, adibidez) idatziengatik. Garai horretan bertan, antzerki-zentsuraren batzordeko langilea zen, eta hainbat ipuin eta kontakizun satiriko ere idatzi zituen: Macchiette (1880), Occhi e nasi (1881), Storie allegre (1887).

1875ean haur-literaturarekin hasi zen Racconti delle fate lanarekin (Charles Perraulten maitagarri-ipuinen itzulpena). 1876an Giannettino, Minuzzolo eta Il viaggio per l'Italia di Giannettino idatzi zituen, Giannettinoren ikuspegitik idatzitako Italiaren bateratzeari buruzko ipuin-sail satirikoa.

1880an Storia di un burattino ("Txotxongilo baten istorioa") edo Bambinino idatzi zuen, eta Il Giornale dei Bambini egunkarian argitaratu zen.

Collodi bere lanak izan zuen ospea ezagutu gabe hil zen. Florentziako San Miniato al Monte basilikan lurperatu zuten.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Macchiette (1880)
  • Occhi e nasi (1881)
  • Pinocho (1882)
  • Storie allegre (1887)
  • Racconti delle fate
  • Giannettino (1876)
  • Minuzzolo
  • Il viaggio per l'Italia di Giannettino
  • Le avventure di Pinocchio. Storia di un burattino

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlo Collodi Aldatu lotura Wikidatan
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Carlo Collodi