Carlo Gesualdo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carlo Gesualdo

Carlo Gesualdo Italiar musikagilea (Napoli, 1560 - Napoli, 1613ko irailaren 8a). Madrigalak ondu zituen, batez ere, eta haiei esker izan zuen ospea. Madrigalez osatutako lau liburu idatzi zituen 1594 eta 1596 urteen artean. 1611n beste bi liburu argitaratu zituen; harmonia konplexuko oso lan modernoak dira bi liburu horietan eman zituenak. Moteteak eta erlijio-musika ere idatzi zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlo Gesualdo Aldatu lotura Wikidatan