Carlos Chivite

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Carlos Chivite
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria

Bizitza
Jaiotza Cintruénigo1956ko abuztuaren 22a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea2008ko martxoaren 31 (51 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (garuneko infartua)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Carlos Chivite Cornago (Cintruénigo, 1956ko abuztuaren 22 - Iruñea, 2008ko martxoaren 31) PSNko politikaria eta alderdi horretako Idazkari Orokorra zen.

Politikagintzan Cintruénigon hasi zen, non 1983-1987 bitartean zinegotzia izan zen, eta, 1987tik 1995 arte, alkatea. Espainiako Kongresuan Nafarroako diputatua izan zen 1995ean, eta, Senaturako, 2000n eta 2004n hautatu zuten.

PSNn barnan, Batzar Exekutiboan aritu da, Instituzio-Politika idazkari gisa 1997-2000 bitartean, eta Antolakuntza idazkari lanetan (alderdiko bigarrena) 2000-2004 bitartean. 2004an, Juan José Lizarbe Idazkari Orokorrari lehia luzatu zion. Irabazita, PSNren burua da hortik aurrera.

Nahiz eta Carlos Chivitek publikoki bere burua aurkeztu zuen 2007ko hauteskundeetan alderdiaren zerrendaburua izateko, 2006ko irailean, PSOEko zuzendaritza federalak erabaki zuen hautagaia Fernando Puras izango zela.

2008ko martxoaren 1ean espainiar hauteskundeetako kanpainan ari zela garuneko odol isuria izan zuen eta, ospitalean egon ondoren, 2008ko martxoaren 31n hil zen.