Carlos Ferrero
Calos Ernesto Fernando Ferrero Costa (Lima, 1941eko otsailaren 7a – ibidem, 2025eko urtarrilaren 31) perutar politikaria izan zen, Peruko lehen ministroa 1993tik 1995era.
Limako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren, irratian aritu zen esatari politiko gisa eta baita Peruko Erreserba Banku Zentralean ere. Ondoren, zuzenbideko irakasle izan zen hainbat unibertsitatetan.
Politikan Kristau Demokrazia Alderdian hasi zen eta gero Elkartasuna eta Demokrazia sortu zituen. 1992an Batzar Konstituziogileko kide hautatu zuten eta 1993ko konstituzioaren idazketan parte hartu zuen. 1995ean diputatu hautatu zuten Cambio 90-Nueva Mayoría hautagaitzan. 1999an Alberto Fujimori presidente berrautatzearen aurka agertu ondoren, Alejandro Toledoren alde egin zuen. Hainbat aldiz izan zen Peruko kongresuko presidente eta 2003ko abenduan Toledo presidenteak lehen ministro izendatu zuen. 2005eko abuztuan dimisioa aurkeztu zuen.