Carlos Filipe Ximenes Belo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Filipe Ximenes Belo
Dom Filipe Ximenes Belo 2016.jpg
apezpiku katoliko

1988ko ekainaren 19a -
apezpiku tituludun

1988ko martxoaren 21a -
Elizbarrutia: Q1870346 Itzuli
administratzaile apostoliko

1988ko martxoaren 21a - 2002ko azaroaren 26a
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Díli (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotza Baucau1948ko otsailaren 3a (72 urte)
Herrialdea  Ekialdeko Timor
Hezkuntza
Heziketa Salesian Pontifical University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak apaiz katolikoa, prelatua eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordena San Frantzisko Saleskoaren Elkartea
Dom Filipe Ximenes Belo Assinatura.jpg

Carlos Filipe Ximenes Belo (Baucau, 1948ko otsailaren 3a) timortar apezpiku katolikoa da. 1996an Bakearen Nobel Saria jaso zuen José Ramos-Horta politikariarekin batera.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bacauko familia behartsu batean jaio zen, 1948ko otsailaren 3an. Bufaloak zaintzen aritu zen 14 urte bete arte. 1980an apaiztu zen, Portugalen eta Erroman ikasi ostean. 1983an, Diliko administratzaile apostoliko izendatu zuen Joan Paulo II.ak. Ordudanik, etengabe salatu zituen Indonesiako Armadaren giza eskubideen kontrako ekintzak. Salaketa horien ondorioz, mehatxu ugari jasan izan zituen. Izan ere, timortarren babesleku izan zen Eliza askotan, eta Indonesiaren erasoen jomuga. Bakearen Nobel saria jaso zuen 1996an, José Ramos-Hortarekin batera, Ekialdeko Timorko gatazkari irtenbide baketsua emateko egindako lanarengatik.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Eskisabel, Idurre. Ekialdeko Timor: zalantzaz beteriko etorkizuna. Euskaldunon Egunkaria, 1999ko abuztuak 29, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2020-4-27.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]