Carlos Iturgaiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Iturgaiz Angulo» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Carlos Iturgaiz
Carlos Iturgaiz en un mitin del PP en Las Arenas (cropped).jpg
Europarlamentaria

2014-11-06 -
Miguel Arias Cañete Itzuli
Barrutia: Espainia
Europarlamentaria

2009-07-14 - 2014-06-30
Barrutia: Espainia
Hautaketa: 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Europarlamentaria

2004-07-20 - 2009-07-13
Barrutia: Espainia
Hautaketa: 2004 European Parliament election Itzuli
Eusko legebiltzarkidea


Q47388883 Itzuli

Bizitza
Jaiotza Santurtzi1965eko urriaren  20a (53 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Estrasburgo eta Brusela
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

Carlos Jose Iturgaiz Angulo[1] (Santurtzi, Bizkaia, 1965eko urriaren 20a[2]) politikaria da. Euskadiko Alderdi Popularraren presidentea izan zen 1996tik 2004ra, Eusko Legebiltzarreko kidea, eta Europako Legebiltzarreko parlamentaria. 2019ko apirilaren 3an utzi zuen politika[3].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafar karlisten familia batean jaioa, Iturgaiz Santurtzin jaio eta Portugaleteko Santa Maria ikastetxean ikasi zuen. Hasieran lanbide heziketa ikasi bazuen ere, gero hizkuntza klasikoak ikasteari ekin zion. Ez zituen ikasketak bukatu eta akordeoi irakasle bilakatu zen.[4]

Euskaldun berria da, eta seme-alabak D ereduan izan ditu.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991n Bizkaiko Batzar Nagusietako kide eta Bilboko Udalaren zinegotzi hautatu zuten. Batzarretan 1993ra arte eta Udalan 1995era arte iraun zuen. 1994an Eusko Legebiltzarkide izendatu zuten.[2]

1993an Euskadiko Alderdi Popularraren idazkari nagusia, eta 1996an presidentea izan zen 2004 arte.[2]

1998ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundetan zerrendaburu izan zen eta bere alderdiaren emaitzarik onenak lortu zituen, bigarren bozkatuena izanik. 2004an eurodiputatu bilakatu zen.

Eztabaida[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carlos Iturgaiz politikari eztabaidatua da. Bere ideologia politikoak bultzatuta, abertzaletasunaren eta ezkertiar ideologiaren aurka sutsu borrokatu da, hala Euskal Herrian[5] nola kanpoan. Adibidez, 2009an Luis Herrero alderdikidearekin batera, Venezuelatik kanporatua izan zen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena Iturgaiz idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Iturgaitz onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b c   Europako Legebiltzarra MEP profile: Carlos José ITURGAIZ ANGULO .
  3. (Ingelesez)  Berria.eus «Carlos Iturgaitzek politika utziko du» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-04-03 .
  4.   Rigalt, Carmen (1998-2-15) «Carlos Iturgaiz» La Revista (El Mundo) (122) .
  5.   Laskibar, Aitziber (2008-07-13) «EAJren aurkako aipua espresuki jaso du EAEko PPk txosten politikoan» Berria .
  6.   Ibarz, Joaquin (2009-2-14) «Expulsan a Luis Herrero por llamar a Chávez "dictador"» La Vanguardia .


Aurrekoa
Jaime Mayor Oreja
Euskadiko Alderdi Popularraren presidentea
1996-2004
Ondorengoa
María San Gil