Carlos Loizaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Carlos Loizaga
Bizitza
Jaiotza Asuncion, ?
Herrialdea  Paraguai
Heriotza ?
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Carlos Loizaga Machaín paraguaitar politikari eta militarra zen. Asunciónen jaioa, hainbat urtez Argentinan erbesteratuta bizi behar izan zuen Francisco Solano Lópezen gobernuaren aurkako jarreragatik eta Paraguai Argentinara anexionatzearen aldekoa izateagatik. 1869ko abuztuaren 15ean, Aliantza Hirukoitzaren Gerran zehar, Cirilo Antonio Rivarolarekin eta José Díaz de Bedoyarekin batera Paraguaiko Triunbiratua osatu zuen. Gobernu horretan Atzerriko Harremanetako, Gerra eta Marinako, eta Justiziako ministerioetan karguduna izan zen. 1870eko abuztuaren 31n karguari uko egin zion, eta ondorioz, Triunbiratua desegin zen.


Biografia
Paraguai
Artikulu hau Paraguaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.