Carlos Pumares

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Pumares
Bizitza
JaiotzaPortugalete1943ko irailaren 29a (77 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema-kritikaria
Enplegatzailea(k)Antena 3 Radio  (1982 -  1992)
Q5656030 Itzuli  (1992 -  1999)
Onda Cero  (1999 -  2000(e)ko hamarkada)

IMDB: nm0700542 Twitter: pumares30 Edit the value on Wikidata

Carlos Pumares Pardo (Portugalete, Bizkaia, 1943ko irailaren 29a) euskal zinema kritikari eta kazetaria da.

Carlos Pumares Kimika-zientzietan lizentziatua da, zazpigarren artearen erabateko jakituna eta zaletua da. Bereziki bere irratsaiora deitzen zuten entzule batzuen aurka erakusten zuen aiurri edo jenio txarrarengatik oroitua da, bai eta John Ford edota Howard Hawks bezalako zuzendarien alde burutzen zuen defentsa irmoarengatik ere.

José María García kazetariak zuzendutako kirol irratsaioaren ondoren egunero goizeko 1.30etatik aurrera emititu ohi zen irratsaio ospetsu eta famatu baten zuzendari eta aurkezlea izan zen.

1980ko hamarkadan irratsaioa ia irrati esperimentu baten gisa «Polvo de estrellas» ("Izarren hautsa") izenaz berrizendatua izan zen, zinema, antzerkia, etab bezalako arteez mintzatzeko gauzatu zen lehenbiziko irratsaioa izan baitzen, ordu erdiko iraupena zuelarik.

Entzulego kopuru ona lortu zuenez 3 ordutako iraupena izatera iritsi zen, beti goizeko ordu txikietan eta irrati kate berdinean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]