Carlos Salinas de Gortari
Carlos Salinas de Gortari | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
1988ko abenduaren 1a - 1994ko azaroaren 30a ← Miguel de la Madrid - Ernesto Zedillo →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1948ko apirilaren 3a (75 urte) | ||||||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Raúl Salinas | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Liceo Mexicano Japonés (en) ![]() John F. Kennedy Gobernu Eskola master : Administrazio publiko, Economia Politica (en) ![]() Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa (1966 - 1969) lizentzia : ekonomia | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | ekonomialaria eta politikaria | ||||||
Enplegatzailea(k) | Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Iraultzaile Instituzionala | ||||||
![]() ![]() ![]() | |||||||
![]() |
Carlos Salinas de Gortari (Mexiko Hiria, 1948ko apirilaren 3a) mexikar politikaria da. 1988-1994 bitartean Mexikoko presidentea izan zen.
Finantza ministerioko kide zen 1971n, eta Mexikoko Barruti Federaleko Egitasmo eta Aurrekontuetarako ministro izendatu zuten 1982an. Lehendakarigai izan zen 1988ko hauteskundeetan PRI alderditik, baina haren garaipena gogor kritikatu zuten eskuindarrek zein ezkertiarrek, iruzurra egin izana leporatu baitzioten PRI alderdiari. 1988aren amaieran, lehendakari hautatu zuten. 1993aren amaieran eta 1994aren hasieran aurre egin behar izan zion Mexiko hegoaldeko Chiapas estatuan mexikar gobernuak hango indiarren eskaerei jaramonik egiten ez zielako gertatu zen matxinadari.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.