Carlos Totorika
Carlos Totorika | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ermua, 1956ko otsailaren 15a (65 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Lantokia(k) | Ermua |
Kidetza | PSE-EE |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista |
Carlos Totorika Izagirre (Ermua, 1956ko otsailaren 15a) euskal politikaria da.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilboko Unibertsitatean ekonomia ikasi ondoren, BBK-n lan egin zuen.
1974an PSOEn sartu zen, eta 1991an Ermua bere jaioterriko alkatea izendatu zuten, udal hauteskundeak irabazita. ETAk Miguel Angel Blanco Ermuko zinegotzia hil zuenean 1997an egin zen ezagun, eta haren ondorenean Ermuko Foroaren sortzaileetako bat izan zen; posizio horretatik abertzaletasuna eta terrorismoa borrokatzeagatik nabarmendu zen. 2002an PSE-EEko idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu zuen, Rosa Diezen eta Nicolas Redondo Terrerosen babesarekin, baina Patxi Lopezek erraz irabazi zion[1].
2018ko ekainean, politika utzi behar zuela iragarri zuen[1].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Carlos Totorika Ermuko alkateak politika utziko du» www.eitb.eus Noiz kontsultatua: 2018-06-20.