Carlos Urkijo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlos Urquijo» orritik birbideratua)
Carlos Urkijo

Eusko Legebiltzarkidea

2009ko apirilaren 3a - 2012ko urtarrilaren 7a - Roberto Blanco Pascual
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko IX. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2005eko maiatzaren 16a - 2009ko apirilaren 3a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2001eko ekainaren 8a - 2004ko urtarrilaren 13a - Santiago Abascal Conde
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1998ko azaroaren 25a - 2001eko ekainaren 8a
Barrutia: Araba
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Espainiako senataria

1996ko martxoaren 27a - 1996ko apirilaren 9a

Espainiako senataria

Bizitza
JaiotzaLaudio1964ko abenduaren 30a (59 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Victoria Barrera Ocerin
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Popularra

Carlos María de Urquijo Valdivielso, euskaraz Carlos Urkijo[1] izen-deiturez ezaguna (Laudio, Araba, 1964ko abenduaren 30a) Eusko Legebiltzarreko kide izan da IV., V., VI., VII. eta VIII. legegintzaldietan, PPren ordezkari gisa. Euskadiko Alderdi Popularreko Batzorde Exekutiboko zein Alderdi Popularreko Espainiako Zuzendaritza Batzorde Nazionaleko kidea da. Lan-harremanetan graduduna da.

2012tik 2016ra, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkaria izan zen. Kargu horretatik, aktak euskaraz bidaltzen dizkioten udal guztien aurka jo du auzitegietara, euskaraz ez ezik gaztelaniaz ere bidali behar dizkiotela iritzita. Udal horiek Urkijoren jarrerak euskararen ofizialtasuna zalantzan jartzen duela diote. Donostiako auzitegian, udalei arrazoi eman zieten; Bilbokoan, berriz, Urkijori.[2] Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak, azkenik, aktak euskara hutsean bidali ahal izatearen aldeko epai irmoa eman zuen 2015eko urriaren bukaeran, eta Espainiako Gobernu Ordezkaritza auziaren gastuak ordaintzera zigortu.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Urkixo onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Garikoitz Goikoetxea: «Euskarazko akten aldeko epai guztiei helegitea jartzen ari da Urkijo», Berria, 2015-10-16.
  3. «EAEko Auzitegi Nagusiak aktak euskara hutsean bidaltzearen aldeko epai irmoa eman du», Berria, 2015-10-30.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.