Carmen (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen
Carmen aquarelle Merimee.jpg
Carmen, Mériméek berak eginiko akuarela
Datuak
IdazleaProsper Mérimée
Argitaratze-data1845
GeneroaEleberri laburra
Jatorrizko izenburuaCarmen
HizkuntzaFrantses
HerrialdeaFrantzia
Euskaraz
IzenburuaCarmen
ItzultzaileaAsun Garikano
Argitaratze-data1992
Orrialdeak93
ISBN84-7681-128-4
Artikulu hau eleberriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Carmen».

Carmen Prosper Mériméeren eleberri laburra da, 1845ean argitaratua. Maitasun eta heriotzazko kontakizuna da, eta Carmen askatasunaren, erotismoaren eta patuaren irudi bihurtzen da bertan. Beste obra askoren iturburua izan da Carmen: opera (G. Bizet, 1875), balleta (R. Petit, 1949), zinema (Carmen, J. Feyder, 1926; Carmen Jones, O. Preminger, 1954), etab. Jatorrizko obran, Don José euskalduna da (Elizondokoa), Carmenek bera Etxalarkoa dela dio eta euskaraz mintzatzen dira zenbait pasartetan.[1]

Hamabost urte lehenago Espainiara egindako bidaia batean Montijoko kondesak kontatu omen zion idazle frantsesari nobelaren oinarrian dagoen gertaera, alegia, bere amorantea hil zuen gaizkile jeloskorraren istorioa.[2]

Asun Garikanok euskaratu zuen 1992an Pamiela argitaletxearentzat.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]