Carmen Amoraga
| Carmen Amoraga | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2015eko ekainaren 11 - 2015eko uztailaren 8a - Mercedes Caballero Hueso (en) Barrutia: Valencia Hautetsia: 2015eko Valentziako Parlamenturako hauteskundeak
2007ko ekainaren 16a - 2015eko ekainaren 13a Hautetsia: 2007ko Espainiako udal hauteskundeak, 2011ko Espainiako udal hauteskundeak | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Picanya, 1969ko irailaren 7a (56 urte) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | CEU Herrera kardinala Unibertsitatea : Informazioaren zientzia | ||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | kazetaria, idazlea, politikaria eta eleberrigilea | ||||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||||
| Kidetza | Valentziar Herriko Alderdi Sozialista | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Alderdi politikoa | |||||
Carmen Amoraga Toledo (Picanya, Valentzia, 1969ko irailaren 7a) kazetari, politikari eta idazlea da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1969an jaio zen Valentziako probintziako Picanya udalerrian, Horta Oest eskualdean. Informazio-zientzietan lizentziatu zen CEU Cardenal Herrera unibertsitatean,
Lan ibibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kazetari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zutabegile lan egin du Levante-El Mercantil Valenciano egunkarian. Canal 9, Radio 9 eta Punto Radioko tertulietan ere parte hartu du. 2015. urteko ekainera arte, komunikabideekiko harremanetarako aholkulari lanak egin zituen Valentziako Unibertsitatean. Kazetari jardun du hainbat komunikabidetarako eta artikuluak argitaratzen jarraitzen du, Cartelera Turia aldizkarian esaterako.[1]
Literatura-lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carmen Amoragaren lehen eleberriak Para que nada se pierda Sevillako Ateneo Joven Eleberri Saria jaso zuen. Lan horren ostean, Valentziar kritikariek saritutako La larga noche kaleratu zuen, eta Todas las caricias. 2007. urteko Nadal Sarian finalista izan zen Algo tan parecido al amor lanarekin, eta 2010ean, ostera, Planeta Sarian finalista izan zen El tiempo mientras tanto lanarekin. 2014an Nadal Saria irabazi zuen La vida era eso eleberriarekin.
2025ean Lágrimas de Barro lana argitaratu zuen Maxi Roldánekin batera, Espasa argitaletxea, ISBN 9788467079562. 2024ko urriaren 29ko Tanta hotzaren, DANAren, kronika da. Lan horretan Hondamendiaren lekukoek eta biktimek, egun hori nola igaro zen eta tragedia nola hasi zen kontatzen dute, zehatz-mehatz. Istorio pertsonal eta anonimoak Valentziako instituzioen inoperantziaren kronikarekin tartekatzen dira, boluntario eta heroi anonimoei kantua egitearekin batera, izen-abizenekin, bakoitza bere historia eta tragedia pertsonalarekin.[2][3][4][5][6]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997: Para que nada se pierda
- 2000: Todas las caricias
- 2003: La larga noche
- 2006: Palabras más, palabras menos
- 2007: Algo tan parecido al amor
- 2007: Como un ancla (Ipuina) en: Las vidas de Eva.
- 2008: Lo que son las cosas (Ipuina) en: Historias que dejan huella.
- 2008: (Como si mi vida fuera) La letra de un tango (Cuento) en: Don Juan.
- 2009: Todo lo que no te contarán sobre la maternidad (saiakera).
- 2010: El tiempo mientras tanto
- 2012: El rayo dormido
- 2013: La vida era eso
- 2016: Enamorar(se)
- 2017: Basta con vivir
- 2023: "El corazón imprudente"
- 2024: "La memoria infiel" (iraila)
- 2025: "Lágrimas de barro", Maxi Roldanekin batera.[2]
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]PSPV (Partido Socialista del País Valenciano) alderdiko kidea. Bertan, Kultura Idazkaritzaren ardura izan zuen Valentziako probintziako PSPVren zuzendaritzan. Valentziako diputatua izan zen les Corts Valencianesen IX. Legegintzaldian, Picanyako udalean zortzi urtez kultura zinegotzi izan ostean. 2015. utetik 2023. urtera Valentziako Generalitateko Kultura eta Ondare zuzendari nagusia izan zen.[1]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997an, Sevillako Ateneo Joven Eleberri Saria irabazi zuen, Para que nada se pierda eleberriarekin.
- 2003ko Valentziako Literatur Kritikaren Saria irabazi zuen La larga noche eleberriarekin.
- 2007ko Nadal Sariaren finalista izan zen, Algo tan parecido al amor eleberriarekin.
- 2010eko Planeta Sariaren LIX. edizioko finalista, El tiempo mientras tanto eleberriarekin.
- 2011n, Altobuey-ko Campillon Erromako Jaietako pregoilaria, Lomako Ama Birjinaren omenez
- 2014ko LXX Nadal Saria irabazi zuen La vida era eso eleberriarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 Diputados/as en las Cortes Valencianas. Cortes Valencianas.
- 1 2 (Gaztelaniaz) «LÁGRIMAS DE BARRO | Carmen Amoraga | Casa del Libro» casadellibro 2025-10-22 (kontsulta data: 2025-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) M, P.. (2025-10-22). «Carmen Amoraga y Maxi Roldán presentan «Lágrimas de Barro» en la Mancomunitat de l'Horta Sud» Las Provincias (kontsulta data: 2025-11-05).
- ↑ Press, Europa. (2025-11-04). «Presentado en Madrid 'Lágrimas de barro', un libro que cuenta desde la 'zona cero' las historias de la dana en Valencia» www.europapress.es (kontsulta data: 2025-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «'Lágrimas de barro', una crónica de la dana "a cuatro manos y un corazón" de Carmen Amoraga y Maxi Roldán» Valencia Plaza (kontsulta data: 2025-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Chiclana, José Luis. (2025-10-21). «"Lágrimas de barro" de Carmen Amoraga y Maxi Roldán» Cadena SER (kontsulta data: 2025-11-05).