Edukira joan

Carmen Iza "Txitxia"

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Iza "Txitxia"
Bizitza
JaiotzaEibar
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Carmen Iza "Txitxia" (Eibar, Gipuzkoa, ) mendizale aitzindaria izan zen.[1] [2]Eibarko lehenengotako emakume mendizalea izan zen.[3]

1924an sortu zen Euskal Herriko Mendi Federazioa eta gizonak ez ezik, emakumeak ere mendira joaten hasi ziren. Izan ere, 1920ko hamarkadara arte, mendi taldeak sortu arte, familia aberatsetako emakumeak baino ez ziren joaten mendira.[4]

Errepublika garaian, berriz, han eta hemen mendi taldeak sortzen hasi zirenean, emakume langile asko sartu zen haietan, erdi ezkutuan. Frankismoaren hasierako garai haietan, emakumeak gonak jantzita sartzen ziren autobusean, eta azpitik eramaten zituzten prakak. Horrelako trikimailuak baliatu behar zituzten. Garai hartan, askatasunerako ihesbidea zen mendia. Gizonekin bat eginda askatasunaren bila joaten ziren emakumeak gailurretara. Ana Diaz de Ure (historialaria)[5]

Aintzatespènak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2024ko urtarrilean Gailurretan izan gaitun erakusketa ibiltaria zabaldu zuten Iruñeko Planetarioan 1924tik bidea urratu duten Euskal Herriko emakume alpinista eta eskalatzaile aitzindariei buruzkoa. Euskal Herriko Mendi Federazioaren mendeurreneko lehen ekitaldia izan zen. Irudietan zegoen Carmen Iza "Txitxia" eibartar mendizalea.[2]
  • 2024ko martxoan Leioako kultur etxean egon zen ikusgai Gailurretan izan gaitun’ erakusketa. Ugaon (martxoaren 11tik apirilaren 1era), Donostian (apirilaren 4tik maiatzaren 10era), Elgetan (maiatzaren 13tik 31ra).[6][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pérez, Fernando J.. (2024-02-19). «Pioneras del montañismo vasco» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
  2. a b «Gaitun, baita mendian ere» Berria 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
  3. «Karmen "Txitxia" Eibarko lehenengotako emakume mendizalea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-29).
  4. «Gaitun, baita mendian ere» Berria 2024-01-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  5. Carmen Iza "Txitxia". .
  6. Hernández, Marta. (2024-02-21). «Exposición sobre montañeras, escaladoras y alpinistas pioneras en Leioa» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
  7. «Bizi-baratzea - ‘Gailurretan izan gaitun’ erakusketa, Mendi Federazioaren mendeurren-ekitaldien abiapuntua» Bizi-baratzea (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]