Edukira joan

Carmen Kass

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Kass

(2008)
Bizitza
JaiotzaTallinn, 1978ko irailaren 14a (47 urte)
Herrialdea Estonia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Familia
AitaViktor Kass
Ezkontidea(k)Eric Lobron (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola
Paide Hillar Hanssoo Basic School (en) Itzuli
Estonian Business School (en) Itzuli
Hizkuntzakestoniera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakmodeloa, aktorea, xakelaria, zinema aktorea eta kirol pertsona ospetsua
Altuera178 zentimetro
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoaRes Publica Party (en) Itzuli
Isamaa (en) Itzuli

IMDB: nm1054204 Allocine: 444592
Instagram: kasscarmen Edit the value on Wikidata

Carmen Kass (Paide, Estonia, 1978ko irailaren 14a)[1] modeloa, aktorea eta xakelaria da, bere herrialdeko xake liga nazionaleko presidentea.[2][3][4][5][6]

Carmen Kass 2004an.

14 urterekin supermerkatu batean aurkitu zuten eta modelo lanetan hasi zen Milanen. Gurasoek ez zuten nahi izan modeloa izaterik, baina, azkenean lortu egin zuen onartzea eta horretara dedikatu zen. 18 urterekin Parisen bizi zen eta Elle zein Vogue aldizkarien azaletan agertu zen. Azken horretan"urteko modeloa" aukeratu zuen 2000n. Kass jatorrizko supermodeloen ondorengo belaunaldiko modelo garrantzitsuenetakotzat jotzen da, Gisele Bündchen modeloarekin batera; Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen urteko soldata kobratzera iritsi zen Victoria's Secreteko desfile bakar batengatik, eta 5 milioi dolarreraino urtebetean.

2000. urtean Christian Dior-en J'Adore lurrinaren irudirako urrez estalita agertu zen. Une horretan, Juhan Parts bere herrialdeko lehen ministroaren Res Publica alderdiari bere irudia ematea erabaki zuen. 2004an, Europako Parlamenturako hauteskundeetara aurkeztu zen Res Publica alderdiarekin, bere herrialdea Europar Batasunean sartu ostean, maiatzean. Estoniako hautesleen 2000 boto lortu zituen, baina ez zuten hautatu. Hala eta guztiz ere, xake liga nazionaleko presidente izendatu zuten.

Hiru urte zituenean hasi zen xakean jokatzen eta hamar urte bete arte jardun zuen eta xake liga nazionaleko presidentea izatera heldu da.

Bilbon jokatutako txapelketan ere parte hartu zuen, eta, besteak beste, Wiswanathan Anand, Magnus Carlsen eta Vasili Ivanchuk izan ziren bertan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Carmen Kass biography. Model» biographs.org (kontsulta data: 2025-03-23).
  2. (Gaztelaniaz) España, Vogue. (2014-08-09). «Carmen Kass: todo sobre la icónica modelo estonia (maestra del ajedrez y la política)» Vogue España (kontsulta data: 2025-03-23).
  3. (Gaztelaniaz) «Así ha cambiado Carmen Kass, la modelo que ha triunfado en pasarelas y en el mundo del ajedrez» La Vanguardia 2023-05-28 (kontsulta data: 2025-03-23).
  4. «Carmen Kass - Model» MODELS.com (kontsulta data: 2025-03-23).
  5. (Gaztelaniaz) «Carmen Kass, Paula Willems y otras modelos que han desfilado embarazadas y son virales» ¡HOLA! 2024-09-16 (kontsulta data: 2025-03-23).
  6. (Ingelesez) «Carmen Kass Bio, Affair, Single, Husband, Net Worth, Ethnicity, Salary, Age» Married Biography 2017-07-13 (kontsulta data: 2025-03-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]