Carmen Laforet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Laforet

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarmen Laforet
JaiotzaBartzelona1921eko irailaren 6a
Herrialdea Espainia
BizilekuaKanariak
Bartzelona
Lehen hizkuntzakatalana
HeriotzaMajadahonda2004ko otsailaren 28a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Manuel Cerezales González (en) Itzuli  (1946 -  1970)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Carmen Laforet
Genero artistikoaeleberria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 10945049 Edit the value on Wikidata

Carmen Laforet Díaz (Bartzelona, 1921eko irailaren 6a - Majadahonda, 2004ko otsailaren 28a) espainiar eleberrigilea izan zen.

Bi urte zituenean, familia Kanaria Handira joan zen bizitzera aitaren lan-arrazoiengatik, eta, alargundu ondoren, berriro ezkondu zen. Espainiako gerra zibila amaitu ondoren, Filosofiako ikasketak hasi zituen Bartzelonan eta Zuzenbideko ikasketak Madrilen, baina ez zituen amaitu.

1944an, lehenbiziko Nadal nobela-saria irabazi zuen, Espainiako literaturaren azken hamarkadetako historian argitalpen garrantzitsuenetako bat izan zen Nada (Ezer ez) eleberriarekin. Kontakizun horretan, Andrea protagonista eta kontalariak gerra ondorengo Bartzelonako giro hertsi eta itogarria erakusten zuen, eta Laforetek bikaintasun osoz jaso zuen, beste inork ez bezala, garai hartako eguneroko errealitatea. 1946an Manuel Cerezales kazetari eta literatur kritikariarekin ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituen. Eleberrigile horren hurrengo lanek ez zuten lehen eleberri haren mailarik lortu, baina narratiba pertsonal eta erakargarria osatu zuen: La isla y los demonios (1952, Uhartea eta deabruak); La llamada (1954, Deia); Menorca saria eman zion La mujer nueva (1955, Emakume berria); jarraipenik gabeko trilogia baten hasiera izan zen La insolación (1963, Intsolazioa); Paralelo 35 (1967, 35. Paraleloa); eta La niña y otros relatos (1970, Neskatila eta beste kontakizun batzuk). Gonbidatuta AEBtara bidaiatu zuen eta han Ramon J. Sender ezagutu zuen. Garai horren lekukotza dira, Ramón J. Sender-ekin idatzitako 76 gutun gurutzatuen bilduma, 2003 utean argitaratu zena, bere alaba Cristina Cerezales-ek apaildua. 70eko hamarkadatik aurrera, zailtasun handiak izan zituen, eta bizitza publikoarekiko berezko ezinikusia areagotu zitzaion. Isolamendu eta intimitate-bilaketa hori, idazle gisa bere azken urteak markatu zituen. Garaiko baliabideekin identifikatzen ez zen gaitz neuronal bat zuen, pixkanaka-pixkanaka eboluzionatzen ari zena, hizketaren eta idazketaren gaitasunari eragiten ziona. Bere alaba cristian Cerezalesek amaren gaixotasuna eta harekin zuen harremanari buruzko Música blanca obra idatzi zuen.



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]