Edukira joan

Carmen Larraz Elorriaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carmen Larraz Elorriaga
Bizitza
JaiotzaIruñea
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakdantzaria eta sortzailea

Carmen Larraz Elorriaga (Iruñea, Nafarroa Garaia) dantzaria eta sortzailea da.[1][2]

Dantza ikasketak Iruñeko Dantza Eskolan hasi zituen, eta Madrilen jarraitu zituen hainbat maisu-maistrarekin, Ana Buitrago, Francesc Bravo eta Chrystin Tanguy-rekin, besteak beste. 2000. urtean Bruselako P.A.R.T.S eskolarako beka jaso zuen x-group egiteko.[1][3]

Dantzari ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtetan zehar dantzaria izan da hainbat konpainiatan: David Zambrano, Frey Faust, Salva Sanchis, en-Knap, besteak beste. Hainbat koreograforentzat lan egin du Europan, David Zambranorentzat “The Rabbit Proyect” lanean, Bertha Bermúdez PascualentzatBelleza Robada”-n, eta Marta CoronadorentzatEl Silencio de las Flores”-en, baita Salva Sanchis, Frey Faust, Deja Donne, Rital Brocante, Iztok Kovac en- Knap-entzat ere.[1][3]

2013an Dinamo Danza konpainia sortu zuen Iruñean, lengoaia desberdinen arteko elkarrizketa, ikerketa eta sorkuntza plataforma gisa, mugimendua ardatz hartuta. Harrezkero, nazioko eta nazioarteko jaialdietan biran ibili diren proposamenak sortu ditu.

David Zambranok Rabbit Projectura gonbidatu zuen, eta Pep Ramisek bere ikerketa-laborategira. Bi maisuek sakonki eragin dute Carmenen karreran.

2009an hasi zuen sortzaile ibilbidea, eta hainbat lan egin zituen Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, A la manera de recuerdo súbito (Bat-bateko oroitzapen gisa). Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin Títeres del tiempo; La red (Denboraren txotxongiloak; Sarea).

2013an, dantza, musika, zirku eta ikus-entzunezko arteetako profesionalekin lankidetzan, Dínamo Danza konpainia sortu zuen Iruñean, lengoaia desberdinen arteko elkarrizketa, ikerketa eta sorkuntza plataforma gisa, mugimendua ardatz hartuta. Konpainia moduan bere lehen ekoizpena estreinatu zuen. Sorkuntza hori Gayarre Antzokiaren laguntzarekin eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza batekin gauzatu zen. Harrezkero, nazioko eta nazioarteko jaialdietan biran ibili diren proposamenak sortu ditu. Danzad Danzad Malditos Jaialdiaren zuzendaria ere bada, eta La Faktoria Centro Koreografikoaren sortzaileetako bat.[1][3]

2016an, Carmen Larraz Elorriagak eta Josune Gorostegik dantza ikertzeko bi egoitza artistikoak lortu zituzten, Barañaingo Auditorioak deituak.[4]

2016an, bigarren saria jaso zuen “Solo Dance Contest Gdansk”en “Dynamo”bakarlari lanarekin. Madrilgo koreografia-sariketan haren “Luces y Sombras” duoak saria jaso zuen. 2017an, Iruñeko Udalaren sorkuntza-saria jaso zuen, “Transoceánica” lanarengatik, eta 2019an “Elektrical Body” lanarengatik.[2]

2019an, Iruñeko udalak Sormen artistikoko lehiaketako hamar proiektu sarituetako bat izan zen. Carmen Larraz Elorriagak ‘Elektrical Body’, koreografia-ikerketako proiektua aurkeztu zuen. Bertan, mugimenduaren bidez, izaki bizidunak elkarri lotuta mantentzen dituzten indar energetikoen edertasuna aztertu zuen. Abiapuntua Nikola Tesla zientzialaria zen.[5]

2013an, Dinamo Danza konpainia sortu zuen Iruñean. Konpainia horrekin hainbat ikuskizun estreinatu eta nazioarteko hainbat bira egin zituen.2016an, bigarren saria jaso zuen “Solo Dance Contest Gdansk”en, “Dynamo”bakarlari lanarekin. Madrilgo koreografia-sariketan haren “Luces y Sombras”duoak saria jaso zuen. 2017an, Iruñeko Udalaren sorkuntza-saria jaso zuen, “Transoceánica”lanarengatik, eta 2019an “Elektrical Body”lanarengatik.[2]

Atari zabaleko dantzako “Danzad Danzad Malditos” jaialdian arte-sortzailea eta -zuzendaria da. Jaialdi hori 2016az geroztik egiten da Iruñeko Antzinako Harresian. 2019an, “La Faktoria” Nazioarteko Koreografia Zentroa sortu zuen eta zuzentzen du Marta Coronadorekin eta Laida Aldazekin batera. Oro har, dantza garaikidea eta inprobisazioa erakusten ditu, eta borrola-arteak ikasten jarraitzen du.[2]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2019an, Iruñeko udalak Sormen artistikoko lehiaketan satirua izan zen, Elektrical Body izeneko koreografia-ikerketa proiektuarengatik.[5]
  • 2016an, dantza ikertzeko egoitza artistikoa, Barañaingo Auditorioak deitua[4]
  • 2016an, bigarren saria jaso zuen “Solo Dance Contest Gdansk”en, “Dynamo”bakarlari lanarekin. [2]
  • 2017an, Iruñeko Udalaren sorkuntza-saria jaso zuen, “Transoceánica”lanarengatik [2]
  • 2019an, Madrilgo koreografia-sariketan duoen saria jaso zuen “Luces y Sombras” lanarekin.[2]
  • 2019an “Elektrical Body”lanarengatik.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d «CARMEN LARRAZ» dinamodanza (kontsulta data: 2025-11-01).
  2. a b c d e f g h (Gaztelaniaz) Carmen Larraz | La Faktoria. (kontsulta data: 2025-11-04).
  3. a b c (Gaztelaniaz) ferreira, Mari Paula. (2023-09-05). «Carmen Larraz» Las Vivas (kontsulta data: 2025-11-04).
  4. a b (Gaztelaniaz) Ruiz, Victor Iriarte. Carmen Larraz y Josune Gorostegui logran las dos residencias artísticas para investigar en danza convocadas por Auditorio Barañáin - Aquí muere hasta el apuntador. (kontsulta data: 2025-11-04).
  5. a b (Gaztelaniaz) Admin, User. (2019-06-10). «El Ayuntamiento de Pamplona premia a diez proyectos del certamen de creación artística» diariodenavarra.es (kontsulta data: 2025-11-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]