Carmen Morales de las Heras
| Carmen Morales de las Heras | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Carmen María Guadalupe Dolores Morales de las Heras |
| Jaiotza | Madril, 1970eko abenduaren 12a (55 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Junior |
| Ama | Rocío Dúrcal |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria eta aktorea |
| Enplegatzailea(k) | Antena 3 Telecinco Telemadrid |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Carmen María Guadalupe Dolores Morales de las Heras (Madril, 1970eko abenduaren 12a) espainiar aktore, abeslari eta enpresaburua da.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gurasoak Rocío Dúrcal (sortzez María de los Ángeles de las Heras Ortiz) aktore eta abeslaria eta Antonio Morales, ezizenez Junior, abeslaria. Bikotearen hiru seme-alabetako nagusiena da. Lola Flores eta Luis Sanz izan ziren bataioaren aitabitxi-amabitxiak.
Txiki-txikitatik izan zituen dohain artistikoak, eta 80ko hamarkadaren hasieran, Antonio eta Carmen haur-taldea osatu zuen nebarekin batera, Japonian arrakasta handia izan zuten «Sopa de amor» eta «Entre cocodrilos» abestiek. Gurasoek hala erabakita, musika-ibilbide hasiberria bukatu behar izan zuten, ikasketetan buru-belarri jarduteko.
1996. urtean seme bat izan zuen Oscar Lozano enpresariarekin. 2011ko apirilaren 30ean Luis Guerrarekin ezkondu zen San Joan de Labritja udalean, Eivissan, eta 2022ko bukaeran dibortziatu zen.
Zinema ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1988. urtean, Joey Romeroren zuzendaritzapean, bere lehen filma egin zuen: Savage Justice, eta 2001ean, Carlos Gilenen zuzendaritzapean, bere bigarrena, School Killer. 2003an, Antonio Gimvarez-Ricoren zuzendaritzapean eta Santiago Ramos, Mariola Fuentes, Juan Jesús Valverde, Iñaki Miramon eta José Sazatornilekin batera, besteak beste, Hotel Danubio, bere hirugarren eta azken filma grabatu zuen.
Telebista ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1998 eta 2000 bitartean Al salir de clase telebistako lehen telesaila egin zuen Telecincon, eta horrek bultzada profesional handia eman zion. Besteak beste, Hugo Silva, Miguel Angel Muñoz, Elsa Pataky eta Rodolfo Sancho aktoreekin partekatu zituen grabazioak. 2001. urteean Televisión Españolako La 1 katean, Lina Morganekin batera Academia de baile Gloria telesailean hartu zuen parte, Jesús Olmedo eta Norma Duvalen ondoan zituela. Bi urte geroago, 2003. urtean, Antena 3 katean bere hirugarren telesaila, El pantano egin zuen, Natalia Verbeke eta Emma Suarezekin batera. 2008an, Telemadrid katean Dos de Mayo: libertad de una nación telesailean hartu zuen parte. Urtebete geroago Un golpe de suerte eguneroko telesaila egin zuen Toni Cantóren ondoan. Amar en tiempos revueltos «Quién mató a Hipólito Roldán?» lanaren atal berezi bat ere egin zuen, eta 2010ean Amar en tiempos revueltos telenobelan jardun zuen, Marina San José eta Pep Munnérekin batera.
Abeslari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010eko bukaeran, ama Rocío Dúrcalen omenezko diskoa, Una estrella en el cielo, estreinatu zenean, amari ahotsa jarri zion, bai dokumental biografikoan, bai horren omenezko diskoko «Hasta que vuelvas» abestian elkarrekin egindako duo batean. Albumean bere ahizpa Shaila Dúrcal, Sergio Dalma, Juan Gabriel, Julio Iglesias, Joaquín Sabina eta aita Juniorrek ere hartu zuten parte.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hotel Danubio (Antonio Giménez-Rico, 2003)
- School Killer (Carlos Gil, 2001)
- Savage Justice (Joey Romero, 1988)
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Telesaila | Katea | Pertsonaia | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| 1998 - 2001 | Al salir de clase | Telecinco | María Salas | 414 atal |
| 2001 | Academia de baile Gloria | La 1 | Gin | 17 atal |
| 2003 | El pantano | Antena 3 | Candela | 9 atal |
| 2004 | ¿Se puede? | La 1 | Lola | Atal 1 |
| 2008 | Dos de mayo: Libertad de una nación | Telemadrid | María García | 22 atal |
| 2009 | Hermanos y detectives | Telecinco | Atal 1 | |
| La chica de ayer | Antena 3 | Sandra | Atal 1 | |
| Un golpe de suerte | Telecinco | Marta | 59 atal | |
| 2009 - 2010 | Amar en tiempos revueltos | La 1 | Sor Lucía | 110 atal |
| 2023 | Tu cara me suena | Antena 3 | gonbidatua, Gloria Estefanena egin zuen | saio 1 |
| 2025 | Bake Off: Famosos al horno | La 1 | Lehiakidea | 9 saio |
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pedro Muñoz Secaren La venganza de don Mendo (2012).
- Oscar Wilderen Fidel izan beharraz|The Importance of Being Earnest, a Trivial Comedy for Serious People, euskaraz: «Ernesto deitzearen garrantzia, jende serioarentzako komedia hutsala» (2009)
- Olvida los tambores (2007), Ana Diosdadorena.
- Ninette y un señor de Murcia (2002), Telón Cortok ekoitzia.
- Pedro Calderón de la Barcaren El galán fantasma (2000; 2010) .
- Juan Carlos Rubioren El Novio de España (2024).
- Juan Carlos Rubioren Querida Agatha Christie (2024, 2025)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Carmen Morales: "Vivimos de pequeñas con un espíritu en casa"» ELMUNDO 2025-08-03 (kontsulta data: 2026-06-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Carmen Morales vuelve a la vida pública tras una década alejada de las cámaras: su próximo proyecto» El Español 2023-06-30 (kontsulta data: 2026-06-08).
