Carole Pateman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carole Pateman

Estatu Batuetako Zientzia Politiko Elkarteako lehendakari

2010 - 2011
Bizitza
JaiotzaSussex1940ko abenduaren 11 (83 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaOxfordeko Unibertsitatea
TesiaParticipation and recent theories of democracy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitologoa, filosofoa, unibertsitateko irakaslea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta Politikari teorikoa
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBritainiar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Learned Society of Wales (en) Itzuli

iTunes: 681266899 Edit the value on Wikidata

Carole Pateman (Sussex, Ingalaterra, 1940ko abenduaren 11) teorialari feminista eta politikoa da. Demokrazia liberalaren kritikalari ezaguna. 1988an Kontratu Sexuala idazteagatik ezaguna.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patemanen hitzaldia NBEko Beijing+20 konferentzian (2015): Emakume gehiago politikan

Patemanek 16 urterarte neskentzako eskola batean ikasi zuen. 1963an Oxfordeko Ruskin Collegen sartu zen ekonomia, politika, historia eta soziologia ikastera. Lady Margaret Hall-en lekua irabazi zuen PPE-a irakurtzeko.

1972an, Sydneyko Unibertsitatean teoria politikoko irakasle hartu zuten[1]. 1990az geroztik, Los Angeleseko Kaliforniako Unibertsitateko (UCLA) Zientzia Politikoko irakaslea da, eta Distinguished Professor Emeritus aitortza ere badu.[2] 1991tik 1994ra Zientzia Politikoen Nazioarteko Elkarteko lehenengo emakume presidentea izan zen. 2007an, Britainiar Akademiako kide izendatu zuten.[2] 2010-2011 Amerikako Zientzia Politikoen Elkarteko presidentea izan zen. Cardiffko Unibertsitateko Europako Ikasketen Eskolako ohorezko irakaslea ere bada. Australiako Unibertsitate Nazionalean, Irlandako Unibertsitate Nazionalean eta Helsinkiko Unibertsitatean ohorezko tituluak ditu ere.

Kontratu sexuala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iraultza frantsesak «liberté, egalité, fraternité» aldarrikatuz ezarritako ordenak kontratu soziala jarri zuen indarrean, ustez askatasunean, berdintasunean eta elkartasunean oinarritzen zen ituna. Baina kontratu soziala ez da askatasunez egiten, ez berdinen artean, ez eta adostasunez ere, ez bada anaidiaren barnean; fraternité ez baita elkartasuna, anaien, gizonen, arteko aliantza baizik. Kontratu soziala libertateari buruzko fikzio politiko bat baino ez da; kontratu sexuala, berriz, menderakuntzari buruzko historia bat. Berez kontratu soziala itun sexual-sozial bat da, gizonezkoek emakumeen gorputzez jabetzeko itundua duten sexurako eskubidea duelako oinarri. Kontratu soziala patriarkatua iraunarazteko itun bat da, eta, horretarako ezkontza, enplegua, prostituzioa eta haurdunaldi subrogatuaren kontratuak baliatzen ditu.[3]

Horrelaxe dio Carole Pateman politologo feministak Kontratu sexuala bere lanik esanguratsuenean, sinetsita baitago demokrazia, sozialismoa eta askatasuna iristeko patriarkatuaren sustraiak azaleratu eta bide antipatriarkal berriak pentsatu behar direla.[3]

Maialen Berastegik, 53. Durangoko Azokan aurkeztu zuen liburuaren itzulpena eta Jule Goikoetxea eta Lorea Agirrerekin batera liburuaren aurkezpena egin zuen.[4] Berria egunkarian egindako elkarrizketan hurrengoa esan zuen Berastegik[5]:

Feminismo autonomo bat eskatzen du Patemanek, ez gizonen berdinak izatea

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kontratu Sexuala (Elkar, 2018)[3]

Gaztelaniaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • El contrato sexual (Anthropos, 1995)
  • Participación y teoría democrática (Prometeo, 2014)
  • El contrato sexual (Menades, 2019)

Ingeleraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • The Disorder of Women: Democracy, Feminism, and Political Theory (Polity Press, 1989)
  • The Sexual Contract (Polity Press, 1988)
  • The Problem of Political Obligation: A Critical Analysis of Liberal Theory (John Wiley and Son, 1979)
  • Participation and Democratic Theory (Cambridge Univ. Press, 1970)

Liburuetako kapituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkariko artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irakurketa gehiago[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta Aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1993-1994 Guggenheim Fellow.
  • 1994az geroztik, Gizarte Zientzien Ikasketa Aurreratuen Suediako Elkargoko Nazioarteko Aholku Batzordeko kidea da.
  • 2012an Zientzia Politikoko Johan Skytte saria.[6]
  • 2013an, UK Political Studies Association-en Aitorpen Berezia irabazi zuen.
  • 2015ean, Galesko Learned Society-ko kide.[7] [8]
  • Australiako Zientzia Politikoen Elkarteak (APSA) Carole Pateman saria ematen du bi urtean behin generoa eta politikaren gaiari buruz argitaratutako liburu onenari. [9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lechte, John. (1994). Fifty key contemporary thinkers : from structuralism to postmodernity. London ; New York : Routledge ISBN 978-0-415-05727-1. (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  2. a b Carole Pateman faculty page at UCLA
  3. a b c (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Kontratu sexuala - Carole Pateman» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  4. #53DA “Kontratu Sexuala” Aurkezpena areto nagusian. (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  5. Garate, Miren. «Kontratu sozial ezkutatuak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-11-14).
  6. Carole Pateman winner of the Johan Skytte Prize 2012. .
  7. Fellows elected to the Learned Society of Wales. British Academy. Published 24 April 2015. Retrieved 1 July 2018.
  8. Professor Carole Pateman. Learned Society of Wales. Retrieved 1 July 2018.
  9. Archived copy. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]