Edukira joan

Carolina Amaya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carolina Amaya
Bizitza
JaiotzaXX. mendea
Herrialdea El Salvador
Hezkuntza
HeziketaEl Salvadorko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfreelance journalist (en) Itzuli
KidetzaMalaYerba

Twitter: sharkgirl_sv Edit the value on Wikidata

Carolina Amaya (El Salvador) El Salvadorreko kazetaria da, eta MalaYerba komunikabide digitalaren sortzaile eta zuzendaria.

Kazetari gisa graduatu zen El Salvadorko Unibertsitatean, eta ingurumena kudeatzeko ikasketak egin zituen.[1] Connectas, International Women´s Media Foundation (IWMF), Ciclos CAP eta Heinrich Böll Stiftung Fundazioan bekaduna izan zen.[1][2] Hamar urtez www.elsalvador.com komunikabidean lan egin zuen eta, ondoren, GatoEncerrado aldizkari digitalerako ikertu zuen.[3] Gainera, Factum eta El Saltorentzat idatzi du.[4][5] El Salvadorreko Ingurumen Ikertzaileen Sareko (REDIA) kidea da eta MalaYerba izeneko hedabidearen zuzendari nagusia.[1][2]

Ustelkeriarekin, klima-aldaketarekin eta inguruaren aldeko lider komunitarioen kontrako jazarpenarekin lotutako hainbat artikulu argitaratu ditu eta ondorioz, jazarpen-mota desberdinak pairatu ditu, talde kriminalen zein Estatuko agenteen aldetik.[6][7] Kazetari honek Santa Ana departamenduan dagoen Coatepequeko aintziraren suntsipenari buruzko erreportai desberdinetan Nayib Bukele presidentearen amaginarrebarekin lotutako Desarrollo Agua Caliente izeneko enpresaren erantzukizuna adierazi zuen, eta enpresak kazetariaren aurkako salaketa jarri zuen.[7][8][9][10]

Kazetariak jakinarazi zuenez, Afate izeneko mendixkan, Santa Ana sumendiaren eta Coatepeque aintziraren artean, luxuzko etxebizitzak eraikitzearen ondorioz, lakuko karramarroaren habitata suntsitu da, Morako zuhaitzak moztu dira —desagertzear dagoen espeziea—, eta lekuari izena ematen dioten ur termalak kaltetu dira (aguas calientes).[10] Gainera, legez kanpoko eraikuntzak izango lirateke; izan ere, eraikitzeko baimena 2008an eman bazuten ere, hamaika urte geroago hasi ziren eraikitzen, lizentzia jada iraungita zegoela.[10] Lakuko uraren kalitatea okerrera egiten ari da, zabor eta gorozki tonekin kutsatzen ari delako, eta horrek eragina du uretako bizitzan eta erriberako biztanleen osasunean, ur hori kontsumitzen dute eta.[8]

Kazetariaren aurkako jazarpen kanpainaren parte gisa, 2023ko otsailaren 28an, Benjamin Amaya, Carolina Amayaren aita den nekazarien buruzagia, La Esperanza Zigor Zentroan (San Salvadorreko Mariona Zentroa bezala ezagutzen dena) atxilotu zuten, El Salvadorren 2022ko martxotik indarrean dagoen salbuespen erregimenaren pean.[11][6][12][13][14] El Salvadorreko Kazetarien Elkarteak (APES) kazetariaren lanarekin lotu zuen atxiloketa hori eta desagertze behartu gisa katalogatu zuen, auzitegi batek baldintzapeko askatasuna eman ostean Medikuntzako Institutu Legalak presoa aurkitzen ez zuela esan zuelako.[11][15][16] Gertaera hauek Giza Eskubideen Defentsarako Prokuradoretzan salatu ziren:

Kasualitatez, gaur egungo Salvadorreko Gobernuaren enpresa-sektoreei eragiten dieten kazetaritza-argitalpenak egin eta aste batzuetara gertatu da harrapaketa.[11]

Egun, Espainian dago, Galicia Abriga proiektuaren babespean, aktibista gisa egiten duen lana dela eta arriskuan dauden Giza Eskubideen emakume defendatzaileentzako aldi baterako harrera programa.[17][18][19][20]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c «Carolina Amaya - IWMF» www.iwmf.org.
  2. a b «Nosotros» MalaYerba.
  3. «Carolina Amaya» CAP.
  4. «Carolina Amaya, Autor en Revista Factum» Revista Factum.
  5. «El Salto - Edición General» www.elsaltodiario.com.
  6. a b MX-CA, Author ARTICLE 19. (2023-12-18). El Salvador: Condenamos la desaparición forzada del padre de la periodista medioambiental Carolina Amaya – A19. .
  7. a b Administraador. (2024-07-04). «APES denuncia violación al derecho de defensa de la periodista Carolina Amaya» Diario Co Latino.
  8. a b Soriano, Carolina Amaya, Loida Martínez Avelar, Andrés Dimas, Eduardo. (2021-07-05). «Coatepeque, la fiesta de los depredadores ambientales» Revista Factum.
  9. Alvarado, Alejandra. (2024-07-03). «Juzgado archiva caso contra periodista ambiental por incomparecencia de demandante» VOCES Diario digital | El Salvador.
  10. a b c Amaya, Carolina. (2024-04-11). «Esta es la impunidad con la que se construye en el lago de Coatepeque» MalaYerba.
  11. a b c swissinfo.ch, S. W. I.. (2023-12-21). «Denuncian desaparición de padre de periodista en cárcel de El Salvador» SWI swissinfo.ch.
  12. «Fotos: Así fue la lucha de la periodista Carolina Amaya para obtener la libertad de su padre» Noticias de El Salvador - Noticias de El Salvador, noticias internacionales, salvadoreños por el mundo, economia, negocios, politica, deportes, entretenimiento, tecnologia, turismo, tendencias, fotos, videos, redes sociales.
  13. «El Estado ocupó el régimen para criminalizar a mi papá, un líder campesino» El Estado ocupó el régimen para criminalizar a mi papá, un líder campesino.
  14. Telégrafo, El. (2023-12-21). «Periodista salvadoreña denuncia la desaparición forzada de su padre» El Telégrafo.
  15. Urbina, Javier. (22 de diciembre de 2023). Juzgado ordena libertad inmediata a Benjamín Amaya, padre de periodista ambiental capturado bajo el régimen. .
  16. Infobae, Por Newsroom. (2023-12-23). «Liberan al padre de una periodista salvadoreña, tras una orden de un juzgado, según gremio de prensa» infobae.
  17. «Defensoras ES - Galicia Abriga» galiciaabriga.org 2024-07-02.
  18. agareso. (2024-06-06). «Resuelta la convocatoria de la primeira edición de Galicia Abriga - Galicia Abriga» galiciaabriga.org.
  19. Ferradáns, Juan. (2024-08-02). «La Xunta presenta el primer "Programa gallego de acogida temporal a mujeres defensoras de derechos humanos"» Diario de Santiago. Noticias de Santiago de Compostela y Galicia..
  20. La Xunta presenta el "I Programa gallego de acogida temporal a mujeres defensoras de derechos humanos". Santiago de Compostela 2 de agosto de 2024.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]