Carolina Gómez
| Carolina Gómez | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Santiago de Cali, 1975eko otsailaren 26a (50 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Colegio Nueva Granada (en) |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea, modeloa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea |
| baliorik ez eta carolinagomez.net | |
Carolina Gómez Correa (Cali, Kolonbia, 1975eko otsailaren 26a) edertasunaren erregina ohia da, Señorita Colombia 1993, Miss Unibertso 1994an lehen finalista, W radio Colombian aurkezle, aktore eta esataria, Ameriketako Estatu Batuetan nazioarteko ibilbidea duena.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa eta nerabezaroa Calin bizi izan zituen. Bi urte zituela Estatu Batuetara joan zen bizitzera. Kolonbiara itzuli eta Bogotan finkatu zen. Nueva Granada ikastetxean hasi zen ikasten, eta hantxe lortu zuen batxilergo titulua. 15 urterekin, hedabideetan hasi zen lanean, «Hoy sábado» saioaren aurkezle gisa lan egitean, Caliko Telepacífico eskualdeko kanalean, bertara astean behin joaten zen eta. Nerabea zela, ekitaldietako sustatzaile gisa modelatu eta lan egin zuen, eta, gaztetatik, nolabaiteko ospea lortu zuen.
Geroago, Kolonbiako Bogota hiriburua ordezkatu zuen Kolonbiako Edertasun Lehiaketa Nazionalean, eta 1993 urteko Señorita Colombia titulua lortu zuen. Horri esker, Manilara (Filipinak) joan zen bere herrialdea ordezkatzera, Miss Unibertso 1994 lehiaketan, non gaueko puntuazio handienetako bat eta Miss Unibertso delakoaren historian galako jantzietan puntuazio onena lortu zuen. Horren ondorioz, erreginaordea bihurtu zen, Kolonbiako hirugarrena postu hori lortzen, aurretik lortua baitzuten Paola Turbayk 1992an eta Paula Andrea Betancurrek 1993an.
Erregina izan ostean, Miamiko eta Italiako ibiltokietako modelajean arrakastaz murgildu zen. Telebistako aurkezle jardun zuen "Stars" saioan. Saio horrek pertsona ospetsuak elkarrizketatzen zituen, eta Jaime Garzón komikoa ordezkatu zuen igandeetako "Locos Videos" saioan. Horrez gain, telebistako produktorea izan zen, Vista Producciones Inc.-eko bazkide gisa. 2003 urtearen bukaera aldera, Canal Caracol eta Teleset El autentico Rodrigo Leal telesailetako aurkezle gisa hasi zen aktore lanetan, Martín Karpan aktore argentinarrarekin batera, zeinekin maitasun harremana izan zuen urtetan. Lan horri esker paper garrantzitsuak lortu zituen, besteak beste, La viuda de la Mafia-n (RCN kanalak 2004 eta 2005 artean emititu zuen) rol antagonikoa eta nazioarteko hainbat telesailetan (Tiempo Final, Sin Retorno eta Mujeres Asesinas, besteak beste) izan zuen paper garrantzitsua. Daniel Kuzniecka argentinarrarekin batera Marido a sueldo nobelaren protagonista ere izan zen.
Aktore zinematografiko gisa hainbat filmetan egin zuen debuta, eta horien artean Bluff intriga eta umore beltzeko filma nabarmentzen da, Catalina Aristizábal, Víctor Mallarino eta Luis Eduardo Arangorekin batera, besteak beste. Filmak oihartzun eta arrakasta handia izan zuen Kolonbia osoan, 2007 urteko martxoan estreinatu zenean, Ghost Rider pelikularen aurretik. 2007 urteko abuztuan, Los Angelesera joan zen Rob Schneider komedianteak indigenen tribuei buruz idatzitako The Chosen One pelikula batean parte hartzera. 2008 urtean, Saluda al Diablo de mi parte filmeko protagonista izan zen, Edgar Ramirez aktore venezuelarrarekin batera eta gero, 1989 izenburuko film ertain kolonbiarrean lan egin zuen Vincent Gallo aktore estatubatuarrarekin batera. 2010 urtean, Carolinak hainbat proiektutan lan egin zuen Brasilen (Federal: Erik DeCastrok zuzendutako filma) eta Espainian (Karabudjan: Koldo Serrak zuzendutako espainiar serie txikia). Gainera, urte horretan Kolonbiako entretenimenduaren industriako bi proiektu garrantzitsuenetan parte hartu zuen. A Corazón Abierto filmean Alicia Durán pertsonaia antzeztu zuen eta emakumezko aktore protagonista onenaren saria jaso zuen. A Corazón Abierto, Grey's Anatomy telesail estatubatuar famatuaren egokitzapena, Kolonbiako telebista ireki eta pribatuaren historian audientzia-indizerik altuena izan zuen telesaila izan zen. Urte horretan bertan, Carolina El Paseo filmaren protagonista izan zen. Familia-komedia horrek, "A Corazón Abierto" filmak bezala, erabateko arrakasta izan zuen takilan. Ordura arte, herrialde horretako industriaren historian diru gehien bildu zuen kolonbiar filma izan zen. Carolina Estatu Batuetako zinema-merkatuan sartu zen laugarren aktore kolonbiarra izan zen. Aurretik sartutako beste hirurak Sofia Vergara, Paola Turbay eta Catalina Sandino izen ziren.
2008 urteko otsailean, Argentinara joan zen, Amas de casa desesperadas telesail estatubatuarraren kolonbiar egokitzapenaren bigarren denboraldia grabatzera. Denboraldi horretan, Eugenia de Koppel (Bree, AEBko bertsioan) pertsonaia antzeztu zuen, lehen denboraldian Ruddy Rodríguez aktore venezuelarrak interpretatu zuena. 2008 urteko abenduan, NTV japoniar kanalak saio berezi bat egin zuen, eta Carolina agertu zenean, audientzia-indizerik altuenera heldu zen. 2011 urtean La Teacher de Inglés lanean hartu zuen parte, Pilar (Pili) pertsonaia antzeztu zuen, Victor Mallarinorekin.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
|---|---|---|
| 2003-2004 | El auténtico Rodrigo Leal | Carmen Morena |
| 2004-2005 | La viuda de la mafia | Diana Martín de Montes "La viuda de la mafia" |
| 2007-2008 | Marido a sueldo | Emilia Cabal |
| Mujeres Asesinas | Graciela, la Incendiaria / Blanca, la operaria | |
| 2008 | Tiempo final | Susana "35. kapitulua: Aficionados" |
| 2008-2009 | Sin retorno | Ángela "11. kapitulua: La muerte comienza por casa" |
| Marcela "28. kapitulua: Una nueva acompañante" | ||
| 2010-2011 | A corazón abierto | Alicia Durán medikua |
| 2010 | Karabudjan | Ana Paula Canetti Bustamante |
| 2011 | La teacher de inglés | Pilar Ortega |
| 2013-2014 | Mentiras perfectas | Julia Pombo |
| 2015 | La tusa | María Sáenz |
| 2016 | Ruta 35 | Mariana Márquez |
| Bloque de búsqueda | Milena Bolívar de Martín | |
| 2017 | Lucifer | Bianca Ruiz (Parte hartze berezia) |
| 2017-2018 | Sangre de mi tierra | Natalia Martínez de Montiel |
| 2018 | SEAL team | Carla Reyes |
| 2019 | El Barón | María Clara Díaz |
| 2020 | Decisiones: Unos ganan, otros pierden | Liliana Martínez "21. kapitulua: Indigna justicia" |
| 2020-2025 | La venganza de Analía | Analía Guerrero / Ana Lucía Junca / Ana Lucía Mejía Junca[1] |
| 2023 | Cómo sobrevivir soltero | Esther Peralta[2] |
| Ventino: el precio de la gloria | Martina Pumarejo[3] | |
| Los Billis | Isabel Vega[4] | |
| 2024-2025 | Acapulco | Julia[5][6] |
Telerrealitia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Rola |
|---|---|---|
| 2013 | La pista | Aurkezlea |
| 2022 | MasterChef Celebrity | Parte hartzailea[7] |
Zinea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Lana | Pertsonaia |
|---|---|---|
| 2004 | Martinis al atardecer | |
| 2007 | Bluff | Alexandra |
| 2009 | 1989 (Film laburra) | Mesera |
| 2010 | El Paseo | Hortensia de Peinado |
| Federal | Sophia | |
| The chosen one | Marissa | |
| 2011 | Saluda al diablo de mi parte | Helena |
| 2012 | La lectora | Karen |
| 2014 | The Effect of Blunt Force Trauma | Marla |
| Adelaida | Basoko zaindaria | |
| 2017 | #RealityHigh[8] | Adriana Medina |
| 2021 | Los Descendientes (film laburra)[8] | Camila |
Bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ay Amor - Fonseca
Sariak eta izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]India Catalina sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Kategoria | Telenobela edo serie | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2021 | Telenobelako, telesaileko edo miniserieko emakumezko aktore protagoniko onena | ALa venganza de Analía | Irabazlea |
| 2017 | Telenobelako edo telesaileko emakumezko aktore protagoniko onena | Bloque de Búsqueda | Izendatua |
| 2014 | Telesaileko edo miniserieko emakumezko aktore protagoniko onena | Mentiras perfectas | Irabazlea |
| 2006 | Emakumezko aktore protagoniko onena | La viuda de la mafia | Izendatua |
| 2005 | Izendatua |
TVyNovelas sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Kategoria | Telenobela edo seriea | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2016 | Telesaileko aktoresa antagoniko onena | La tusa | Izendatua |
| 2014 | Telesaileko emakumezko aktore protagoniko onena | Mentiras perfectas | Irabazlea |
| 2011 | Telesaileko aktoresa antagoniko onena | A corazón abierto | Irabazlea |
| 2005 | Emakumezko aktore protagoniko onena | La viuda de la Mafia | Irabazlea |
Talento Caracol sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Kategoria | Telenobela, seriea eta programa | Emaitza |
|---|---|---|---|
| 2014 | Emakumezko aktore onena | Mentiras perfectas | Irabazlea |
| Aurkezlerik onena | La pista | Izendatua |
Beste sari batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Musurik onenaren Talento Caracol delakoa, Mentiras Perfectas lanarekin
- Sweet Programako plaka Emakumezko Aktore Errebelazio Onenari, El auténtico Rodrigo Leal lanarekin
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Televisión, Caracol. (2025-05-20). «Quién es quién en La Venganza de Analía 2: Conoce aquí más de los personajes de esta temporada» Caracol TV.
- ↑ «Prime Video anuncia el estreno de la tercera temporada de Cómo sobrevivir soltero» TTV News.
- ↑ Televisión, Caracol. (2023-02-27). «Martina Pumarejo» Caracol TV.
- ↑ «Los actores que le darán vida a 'Los Billis', serie de Prime Video» KienyKe.
- ↑ México, Belén Eligio / El Sol de. «Eugenio Derbez estrena serie “Acapulco” y revela los sacrificios que ha hecho» El Sol de México | Noticias, Deportes, Gossip, Columnas.
- ↑ «“Acapulco” finaliza en cuarta temporada - El Sol de México | Noticias, Deportes, Gossip, Columnas» oem.com.mx.
- ↑ «Carolina Gómez, la reina que quiere llevarse la corona de MasterChef Celebrity» canalrcn.com 5 de febrero de 2022.
- ↑ a b «Carolina Gómez | Actriz, Producción, Equipos adicionales» IMDb.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Orrialde ofiziala
- Carolina Gómez artxibatua .
| Aurrekoa: | Hurrengoa: | |
| Aurrekoa: | Señorita Colombia | Hurrengoa:
Tatiana Castro |
| Aurrekoa: | Señorita Santafé de Bogotá
1993 |
Hurrengoa:
María Margarita Reyes |