Carolina Klüft

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carolina Klüft
Carolina Klüft.jpg
(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCarolina Evelyn Klüft
JaiotzaSjömarken (en) Itzuli1983ko otsailaren 2a (39 urte)
Herrialdea Suedia
Jarduerak
Jarduerakatleta eta telebista aurkezlea
Atletismoa
Kirol diziplinak heptatloia
luzera-jauzia
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua65 kilogramo
Altuera178 zentimetro

IMDB: nm2213662 IAAF: 173736 Olympic.org: carolina-kluft Edit the value on Wikidata

Carolina Evelyn Klüft (1983ko otsailaren 2a) suediar atleta ohia da, heptatloian, jauzi hirukoitzean, luzera jauzian eta pentatloian lehiatzen zena. Olinpiar txapelduna izan zen, 2004an heptatloian . Munduko hiru eta Europako bi txapelketa irabazi zituen heptatloian. Heptatloian munduko hiru titulu jarraian irabazi dituen atleta bakarra da (2003, 2005, 2007), eta 2002tik 2007ra arte 22 heptatloi eta pentatloi lehiaketetan inoren aurka galdu gabe egon zen. Txapelketa nagusietan bederatzi urrezko domin irabazi zituen jarraian.

Klüft-ek 2002ko Europako Txapelketan heptatloia irabazi zuen eta 5.542 punturekin munduko errekor berria ezarri zuen. 2003ko Munduko Txapelketa irabazi zuen, 7.000 puntu baino gehiago lortu dituen hirugarren atleta bihurtuz. Heptatloiaren Europako errekorra da 7.032 puntuko markarekin. Puntuazio honekin bigarren postua lortu zuen heptatloiaren historia osoko zerrendan, Jackie Joyner-Kersee-ren 7.291 puntuen munduko errekorraren atzetik. [1]

Klüft mundu mailako heptatleta izateaz gain, nazioarteko arrakasta izan zuen luzera jauzian ere. Brontzezko domina irabazi zuen Budapesteko 2004ko Munduko Pista Estaliko Txapelketan eta laugarren postua lortu zuen Daegu-ko 2011ko Munduko Txapelketan .

2012ko irailaren 2an Finlandia-Suedia Atletismo Txapelketan Klüft-ek bere ibilbide profesionala utzi zuen ofizialki eta kirol profesionaletik erretiratu zen. [2]

Proba Konbinatuen txapelketen kronograma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2000. urteko munduko Junior txapelduna Heptathloian.
  • 2001eko Europako Junior Txapeldun Heptatloian.
  • 2002ko Pista Estaliko Europako Brontzezko dominaduna Pentatloian.(orain arte galdu duen azken txapelketa).
  • 2002. urteko munduko junior txapelduna Heptathloian (defendatzailea), junior mailako munduko errekorra.
  • 2002ko Europako Heptatloi txapelduna.
  • 2003ko Pista Estaliko munduko txapelduna.
  • 2003ko Munduko Txapelduna Heptathloian, 7.000 puntutik gorako 3. emakumea.
  • 2004ko Olinpiar Txapelduna Heptatloian.
  • 2005eko Pista Estaliko Europako txapelduna.
  • 2005eko Munduko Txapelduna Heptathloian (defendatzailea).
  • 2006ko Europako Heptathloi txapelduna (defendatzailea), txapelketako errekorra.
  • 2007ko Pista Estaliko Europako txapelduna (defendatzailea).
  • 2007ko Munduko Txapelduna Heptathloian (defendatzailea), Europako errekorra.

Nazioarteko dominak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heptatloia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Olinpiar Jokoak
    • 2004 - 6.952 p - Urrea
  • Munduko Txapelketa
    • 2003 - 7.001 p - Urrea
    • 2005 - 6.887 p - Urrea
    • 2007 - 7.032 p - Urrea
  • Europako Txapelketa
    • 2002 - 6.542 p - Urrea
    • 2006 - 6.740 p - Urrea
  • Junior mailako Munduko Txapelketa
    • 2000 - 6.056 p - Urrea
    • 2002 - 6.470 p - Urrea
  • Junior mailako Europako Txapelketa
    • 2001 - 6.022 p - Urrea

Luzera jauzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pentatloia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Waterford Crystal urteko atleta garaikurra 2003an eta 2006an

Marka Pertsonalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proba Pista Estalia Aire Librea
4 × 100 metroko erreleboa 43,61 s (NR)
4 × 400 metroko erreleboa 3:31,28 min
60 metro 7,40 s
60 metro hesi 8,19 s
100 metro 11,48 s
100 metro hesi 13.15 s
200 metro 24,12 s 22,98 s
400 metro 52,98 s 53,17 s
800 metro 2:13:04 min 2:08,89 min
Heptatloia 7.032 p (Europako errekorra)
Altuera jauzia 1,93 m 1,95 m
Xabalina jaurtiketa 50,96 m
Luzera jauzia 6,92 m (NR) 6,97 m
Pentatloia 4.948 p (NR)
Pisu jaurtiketa 14,48 m 15,05 m
Jauzi hirukoitza 14,29 m (NR)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «60 Metres - men - senior - indoor - 2021» www.worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).
  2. (Suedieraz) «Rörd Klüft i tårar efter sista loppet» Aftonbladet (Noiz kontsultatua: 2021-03-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]