Carolina Marcial Dorado
| Carolina Marcial Dorado | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Carolina Marcial Dorado |
| Jaiotza | Camuñas, 1889 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | New York, 1941eko uztailaren 25a (51/52 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Instituto Internacional de Madrid Unibertsitate Zentrala |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Wellesley College |
Carolina Marcial Dorado (Camuñas, Toledo, 1889 - New York, 1941eko uztailaren 25a) Filosofia eta Letretan doktorea, espainiar kulturaren enbaxadorea Estatu Batuetan, 1920 eta 1941 artean. Alfontso XII.aren Gurutze Handia eta Merezimendu Zibilaren Gurutzea jaso zituen.[1][2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carolina Marcial Dorado, familia protestante, errepublikano eta liberal batean jaio zen. Aita Jose Marcial Palacios elizako artzaina izan zen eta ama Maria Martzial-Dorado, biak Andaluziakoak.[4] Sevillan igaro zuen haurtzaroa eta 1897an, International Institute for Girls (IIGS) erakundean hasi zituen ikasketak.[1] Erakunde hori emakume espainiarrentzako goi-mailako hezkuntzako erakunde protestantea da, eta Alicia Gordon Gulick-ek (1847-1903) zuzentzen zuen.[3]
Carolinak ikasten zuen erakundea lekuz aldatzen zen bakoitzean, beste leku batera aldatzen zuen ikastokia berak ere. Horrela pasa zen Donostiatik Biarritzera (Espainia eta Estatu Batuen arteko gerran), eta, aitarik gabe geratu ondoren, Biarritzetik Madrilera, 1903an.[1]
1905ean eta 16 urte zituela, Carolina Marcial Doradok lehen bidaia egin zuen Estatu Batuetara, Espainiako International Institute-n hasitako lanari buruz hitz egiteko.[1] 1907an Madrilera itzuli zen batxilergoa osatzera, Cardenal Cisneros Institututura. Titulu horri esker, aukera izan zuen unibertsitatera joan ahal izateko.[3]
1906an, Emakume Misiolarien Batzordeko eta IIGSko Korporazioko kolegioak banatu egin ziren. Nazioarteko Institutuko Ligak zuzenean babestutako hamaika ikasleren taldean sartu zen Carolina, IIGSko Korporazioaren eta Emakume Misiolarien Batzordeak lortutako akordio bati esker. Batxiler-tituluak eman zion aukera Estatu Batuetan ikasten jarraitu ahal izateko.[1]
Estatu Batuetan eta Puerto Ricon egon zen bitartean, ikasten jarraitu zuen eta Wellesley College-n espainieraren instruktore bezala lan egin zuen 1907tik 1911ra, eta Puerto Ricoko Unibertsitatean espainiar literaturaren irakasle laguntzaile bezala jardun zuen 1911tik 1917ra bitarte. Estatu Batuetan egon zen bitartean, Carolina Marcialek, berak idatzitako Rosas de España izeneko antzezlana aurkeztu zuen 1908ko apirilean. Antzezlan hau izan zen Wellesleyn antzeztu zen lehen espainiar antzezlana.[1]
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Puerto Ricon eta Kuban egon ondoren, Carolina Marcial 1917an itzuli zen Estatu Batuetara, New Yorkeko Ginn & Company argitaletxearekin kolaboratzera. Konpainia horretako Espainiako departamenduaz arduratu zen eta aldi berean irakasle lanak egiten zituen.[1]
New Yorkeko Ginn & Company-an lanean ari zela, bere lehen bi testu profesionalak argitaratu zituen: España pintoresca: The Life and Customs Of Spain In Story and Legend, 1917an,[5] eta Primeras lecciones de español, 1918an.[6] Biak Ginn and Company-k argitaratu eta berrargitaratu zituen.[1]
1918ko irailean, Bryn Mawr College-n hasi zen lanean, espainieraren instruktore gisa, urtebeterako. Artean Columbiako Unibertsitatean doktore-tesia onartzean irakasle-elkartu izendatzeko isileko konpromisoa jaso zuen eta urte horretan bertan sinatu zuen hurrengo hiru urteetan lan egiteko konpromisoa, nahiz eta bi urte besterik jardun ez.[1]
1920-21 ikasturtean, Carolina Marcial Barnard College-n sartu zen Hizkuntza Erromanikoen Saileko irakasle elkartu gisa, eta espainiera saileko lehen zuzendaria izan zen. Egiteko horretan jardun zuen, bihotzekoak jota hil zen arte, 1941eko uztailaren 25ean. Bi hamarkadatan lan egin zuen aipaturiko hezkuntza-erakundean. Denbora tarte horretan, Espainiarekin eta Hispanoamerikarekin trukea bultzatzea lortu zuen, eta, horretarako, 1922an, Círculo Castellano sortu zuen. Zirkulu horren izena aldatu egin zen historian zehar (Círculo Hispánico, Spanish Club), helburutzat hartuta Espainiako hizkuntzaren eta kulturaren ezagutza sustatzea.[1][7][8]
Gainera, 1925ean, zuzendari karguarekin, International Telephone & Telegraph (ITT) konpainiaren “Bureau pro-España” delakoan sartu zen, eta konpainiaren "argitalpen orokorren" arduraduna izan zen.[1]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carolina Marcial Doradok artikulu ugari idatzi zituen bere bizitzan zehar Estatu Batuetako eta Espainiako aldizkarietan, eta horien artean, kontakizun eta kondairen adibide gisa aipa ditzakegu: El alacrán fray Gómez edo Las mariposas del Alcázar.[1][3]
Hainbat liburu ere idatzi zituen, besteak beste: Primera lección de español, Libro tercero de lectura, España pintoresca edo Trozos modernos.[1][3].
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1927an, Espainiako gobernuak Carolina Marcial Dorado saritu zuen Alfontso XII.aren Gurutze Handiarekin eta merezimendu zibileko Zilarrezko Gurutzearekin[3][9]
Hil ondoren, bere unibertsitatean ere errekonozimendua jaso zuen, eta 1953tik aurrera beka bat sortu zuen bere izenarekin, "The Carolina Marcial Dorado Spanish Scholarship Fund", Espainiako ikasle batentzat zuzendua, edo Estatu Batuetan nahiz atzerrian graduondoko titulua lortzeko, edo espainieraz espezializatzen den ikasle batentzat zuzendutako beka.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 Varela, Piñón; Isabel, Pilar. (14 de enero de 2017). «Go West Young Woman! Redes transatlánticas e internacionalismo cultural. Las mujeres como protagonistas del intercambio académico entre España y los Estados Unidos (1919-1939)» Tesis doctoral (Universidad Nacional de Educación a Distancia (España). Facultad de Ciencias Políticas y Sociología. Departamento de Historia Social y del Pensamiento Político).
- ↑ Carolina Marcial-Dorado. .
- 1 2 3 4 5 6 SER, Cadena. (3 de octubre de 2017). ¿Fue Carolina Marcial la primera escritora que publicó un texto en prensa sobre Cuenca?. .
- ↑ «Actividades culturales del Instituto Cervantes» cultura.cervantes.es.
- ↑ (Gaztelaniaz) Dorado, Carolina Marcial. (1917). España pintoresca. Ginn (kontsulta data: 2025-01-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Dorado, Carolina Marcial. (1918). Primeras lecciones de español. Ginn (kontsulta data: 2025-01-12).
- ↑ «ABC (Madrid) - 27/04/1921, p. 5 - ABC.es Hemeroteca» hemeroteca.abc.es.
- ↑ (Gaztelaniaz) Ramil, Raquel Vázquez. (2012-03-01). Mujeres y educación en la España Contemporánea: La Institución Libre de Enseñanza y su estela: la Residencia de Señoritas de Madrid. Ediciones AKAL ISBN 978-84-460-3642-5. (kontsulta data: 2025-01-12).
- ↑ de Zarraga, Miguel. (23 de octubre de 1927). La ilustre doctora española que solo vive para España. , 18 or..
- ↑ «Academic Advising < Barnard College | Columbia University» catalog.barnard.edu.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- García Martín, J. H. (2022). Un cancionero español a modo de collage en Estados Unidos: Procedencias y adaptaciones del repertorio para aprender la lengua española. En M. J. Pena Castro (ed.), Patrimonios vivos: música, performatividad y representación (pp. 33-54). Salamanca: Ediciones Universidad, 2022.