Caroline Furness
| Caroline Furness | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Cleveland, 1869ko ekainaren 24a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | New York, 1936ko otsailaren 9a (66 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Columbia Unibertsitatea doktoretza : astronomia Vassar College 1887) |
| Tesi zuzendaria | Harold Jacoby |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Irakaslea(k) | Mary Watson Whitney |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | astronomoa |
| Enplegatzailea(k) | Vassar College |
| Kidetza | American Association of Variable Star Observers (en) |
Caroline Ellen Furness (Cleveland, Ameriketako Estatu Batuak, 1869ko ekainaren 24a – 1936ko otsailaren 9a) astronomo izan zen. Vassar College-ko irakaslea XX. mendearen hasieran, Mary Watson Whitney-ren ikasle izan zen unibertsitate horretan bertan, eta Columbiako Unibertsitatean Astronomiako lehen PhD doktoretza lortu zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Furness 1869ko ekainaren 24an jaio zen, Cleveland-en (Ohio). Haren aita zientzia-irakaslea zen tokiko institutuan, eta zientziarekiko interes goiztiarra piztu zion. 1887an Vassar Collegen graduatua, aitaren urratsei jarraitu zien, eta bigarren hezkuntzako eskolako zientzia-irakasle bihurtu zen. Hala ere, ikerkuntzan zuen benetako interesa eta, hiru urte igaro ondoren, Mary Watson Whitney irakaslearen ikerketa-laguntzaile gisa itzuli zen Vassar Collegera. Whitneyren zuzendaritzapean, kometak eta planetak behatzeko ia hamar urteko programa batean parte hartu zuen Furness-ek. 1896an Columbiako Unibertsitatean hasi zen lanean Harold Jacobyrekin, eta Ph.D doktorego-tesia argitaratu zuen, 1900ean: "Ipar poloko gradu baten barruko izarren katalogoa eta teleskopioaren distortsio optikoa - Helsingfors-en argazkia, neurri fotografikoetatik eratorria". 1903an Vassar-era itzuli zen irakasle gisa.
Izar aldakorren behaketetan parte hartu zuen Whitney-rekin 1909tik 1911ra.[1] 1915ean, Introduction to the Study of Variable Stars testu-liburua idatzi zuen.[2][3]
1922an, Royal Astronomical Societyko kide hautatu zuten.
New Yorken hil zen 1936ko otsailaren 9an.
Emakumeen hezkuntzaren defendatzailea izan zen, bereziki gutxien garatutako herrialdeetan, artikulu batzuk idatzi zituen Japoniako emakumeen goi-mailako hezkuntzaren egoerari buruz, eta National Alliance of Unitarian Women erakundearen tokiko adarreko kide garrantzitsua izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Larsen, Kristine. Caroline Ellen Furness (1869-1936). Cambridge University Press.
- ↑ Caroline E. Furness - Vassar College Encyclopedia. Vassar College.
- ↑ Makemson, Maud W.. (May 1936). «Caroline Ellen Furness» Popular Astronomy 44 (5): 233–238. Bibcode: 1936PA.....44..233M..