Caroline Kennedy
Caroline Bouvier Kennedy (New York, AEB, 1957ko azaroaren 27a) estatubatuar abokatu eta diplomazialaria da, John Fitzgerals Kennedy Ameriketako Estatu Batuetako 35. presidentearen eta Jacqueline Kennedy (gero Onassis) haren emaztearen alaba. Alderdi Demokratako kidea, Estatu Batuetako enbaxadore gisa jardun zuen Japonian 2013ko azaroaren 13tik 2017ko urtarrilaren 18ra arte, Barack Obamaren bigarren presidentetzan. 2022ko ekainaren 15etik 2024ko azaroaren 28ra Ameriketako Estatu Batuetako enbaxadore izan zen Australian, Joe Biden presidente zela.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Caroline New Yorken jaio zen 1957an, gurasoek jaiotzean hil zen Arabella alaba izan eta urtebetera. 1960an, aita AEBko presidente hautatu zutenean, bera familiarekin 1961ean Etxe Zurira joan zen bizitzera. Bere lehen hezkuntza amak antolatutako klase plan batean jaso zuen. 1963an, seigarren urtebetetzea baino bost egun lehenago, aita hil zuten Dallasen. Etxe Zuria utzi eta gero, bera, ama eta neba gaztea Georgetownera (Washington Hirira) joan ziren bizitzera, baina bertan bizitza deserosoa egin zitzaienez, Manhattango Bosgarren etorbideko penthouse batera aldatu ziren.
1975eko urriaren 23an, Londresen arte ikastaro bat egiten ari zela, Irlandako Armada Errepublikazalearen (IRA) atentatu terrorista baten biktima izan zen ia.
Bere izeba Caroline Lee Radziwillen (1933-2019) izena jaso zuen, bere amaren ahizpa. Haurrideak Arabella (jaio zen egun berean hil zen, 1956ko abuztuaren 23an), John Fitzerald Kennedy, Jr. (1960-1999) eta Patrick Bouvier Kennedy (1963an jaio eta hil zen) izan ziren. Edwin Arthur Schlossberg-ekin ezkondu zen, eta bikoteak hiru seme-alaba izan zituen: Rose Schlossberg (1988ko ekainaren 25a), Tatiana Schlossberg (1990eko maiatzaren 5a) leuzemia baten ondorioz2025eko abenduaren 30ean hil zena ,[2][3] eta John Schlossberg (1993ko urtarrilaren 19a).
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008ko abenduan, Carolinek Hillary Clintonek AEBko Senatuan zuen eserlekuari buruzko interesa adierazi zuen, Estatu idazkari berri izendatu baitzuten. David Paterson New Yorkeko gobernadoreak ordezko bat aukeratu behar izan zuen kargurako 2010eko bozketaren aurretik, 2012ra arte beste hautetsi bat izango zen eta. Hurrengo urteko urtarrilaren 22an, hainbat txostenetan gogor kritikatu ostean, Carolinek Senatuko postua lortzeko borrokatik erretiratzeko erabakia hartu zuen.
2009ko apirilean, Egoitza Santuaren aurrean Amerikako Estatu Batuen enbaxadore gisa egindako proposamen informal batean agertu zen, nahiz eta Egoitza Santuak ofizialki debekatu zuen, —aurreko bi proposamenetan bezala— karrerako diplomatikoa izatea eskatzen baitzuen, eragindako abortuari eta zelula amen ikerketari buruz zituen ikuspuntuengatik.[4][5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Barbieri, Candela. (2026-02-18). «Caroline Kennedy: Biografía de la abogada hija de John F Kennedy» Marie Claire México (kontsulta data: 2026-02-25).
- ↑ Walcott, Escher. (2025-11-22). «Caroline Kennedy's Daughter Tatiana Schlossberg, 35, Reveals Terminal Cancer Diagnosis» People.com.
- ↑ (Ingelesez) Schlossberg, Tatiana. (2025-11-22). «A Battle with My Blood» The New Yorker ISSN 0028-792X. (kontsulta data: 2026-02-25).
- ↑ (Ingelesez) Confessore, Nicholas; Hakim, Danny. (2009-01-22). «Kennedy Drops Bid for Senate Seat, Citing Personal Reasons» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2026-02-25).
- ↑ (Ingelesez) «Iglesia veta a Caroline Kennedy como embajadora de EE.UU. en el Vaticano» www.elespectador.com (kontsulta data: 2026-02-25).