Edukira joan

Caroline Leigh Gascoigne

Wikipedia, Entziklopedia askea
Caroline Leigh Gascoigne
Bizitza
JaiotzaLondres1813ko maiatzaren 2a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Heriotza1883ko ekainaren 11 (70 urte)
Familia
AitaJohn Smith
AmaEmma Leigh
Ezkontidea(k)Ernest Gascoigne (en) Itzuli  (1834ko abuztuaren 12a -
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Caroline Leigh Gascoigne, jaiotzez Smith, (Londres, 1813ko maiatzaren 2a1883ko ekainaren 11) ingeles idazlea izan zen[1].

Caroline Leigh Smith 1813ko maiatzaren 2an jaio zen Londresen, Ingalaterran. John Smith parlamentuko kidearen eta bere hirugarren emaztea zen Emma Leighen alaba izan zen. Haurtzaroa Sussexen eman zuen, Dale Park etxean[2]. Bere aita bankari aberatsa zen, baina emazte ia itsuak nahi gabe pozoitu zuen, laudano gaindosi bat emanez[3]. John Abel Smith eta Martin Tucker Smith parlamentuko kideak Carolineren nebaordeak ziren[4].

Gaztetatik hasi zen prosa eta poesia idazten. Hainbat eleberri eta poema bilduma argitaratu zituen[1]. 1834an Ernest Frederick Gascoigne militarrarekin ezkondu zen, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen[2].

1883ko ekainaren 11n hil zen, 70 urte zituela, eta 40.000 liberako jaraunspena utzi zuen[5].

Poesia
  • Belgravia (1851)
  • Recollections of the Crystal Palace (1852)
  • England's Heroes! (1855)
Eleberriak
  • Temptation, or, a wife's perils (hiru liburukitan, 1839)
  • The school for wives (hiru liburukitan, 1839)
  • Evelyn Harcourt (hiru liburukitan, 1842)
  • Spencer's Cross Manor House, a tale for young people (1852)
  • The Next Door Neighbours (hiru liburukitan, 1855)
  • Doctor Harold (hiru liburukitan, 1865)
Ipuinak
  • My aunt Prue's railway journey (1865)
  • Dr. Harold's Note-Book (1869)
  • In Memoriam (of General E. F. Gascoigne) (1878)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) Thomas, Joseph. (1915). Lippincott's Pronouncing Dictionary of Biography and Mythology. J. B. Lippincott Company, 1080 or. (kontsulta data: 2024-10-26).
  2. a b (Ingelesez) Bassett, Troy J. «Author: Caroline Leigh Gascoigne» At the Circulating Library 2024-09-04 (kontsulta data: 2024-10-26).
  3. (Ingelesez) «Dale Park, Madehurst, Arundel, England» Parks and Gardens jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-04-15) (kontsulta data: 2024-10-26).
  4. (Ingelesez) Price, Jacob M. (2004). «Smith, John Abel (1802–1871)» Oxford Dictionary of National Biography. Oxford University Press (kontsulta data: 2024-10-26).
  5. (Ingelesez) «Wills and Bequests» The Observer: 7. 1883-10-28 ISSN 0029-7712. (kontsulta data: 2024-10-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]