Caroline Phillips

Wikipedia, Entziklopedia askea
Caroline Phillips

Bizitza
JaiotzaOakland, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Mixel Ducau
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
euskara
italiera
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta Interneteko ekintzailea
KidetzaEuskal Herriko Garapen Kontseilua
Bidaia (musika taldea)

TED: caroline_phillips Discogs: 5847150 Edit the value on Wikidata

Caroline Phillips (Oakland, Kalifornia, 1964) musikari eta enpresari euskalduna da, Ameriketako Estatu Batuetan sortua eta Lapurdin kokatua 1992. urtetik. Mixel Ducau senarrarekin Bidaia taldean eta beste zenbait musika proiektutan parte hartu izan du, eta Euskal Herriko Garapen Kontseiluko presidente izana da 2015 eta 2019 urteen artean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorri anitzeko familia estatubatuar batean hazi zen Caroline Phillips Oakland-en, Kalifornian. Aita Azerbaijangoa du, baina haurtxoa zela banatu ziren gurasoak eta ama ezkondu zenean aitaordearen abizena hartu zuen, eta hura erabili du harrezkero[1].

Literatura ikasketak egin zuen Parisko Sorbona unibertsitatean, eta kantu klasikoan ere trebatu zen formalki. 1989an Kaliforniara itzuli zen ordenagailu bidezko orkestrazio musikala ikastera. AEBetan ezagutu zuen Mixel Ducau (gerora ezkondu ziren), eta haren bidez euskal kultura. 1992an Euskal Herrira etorri eta Baionan bizitzen hasi zen. Euskaldunberria da, eta poliglota bat: Ingelesez, frantzesez, italieraz eta euskaraz mintzatzen da eta gazteleraz ere nahiko ongi moldatzen da.

Ekintzailetza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an sortu zuen Phillips Internet Consulting (gerora PIC Digital berrizendatua) Interneteko komunikazio zerbitzuetako enpresa eta bertako zuzendari izan da harrezkero.

Zenbait TED konferentzia antolatzen lan egin izan du[2] (TEDxBasqueCountry izenekoak, 2010 eta 2013 artean), eta halako bilkura batean zarrabetea nola jo azaltzen bideo entzutetsua egin zuen[3].

Ipar Euskal Herriko bizitza sozial eta ekonomikoan inplikatzeko prestu agertu izan da Phillips eta Euskal Herriko Garapen Kontseilukan zenbait postu bete izan ditu 2004tik: 2008tik 2015era presidente-orde eta 2015etik 2019ra presidente, arrazoi pertsonalengatik dimititu zuen arte[4][5].

2019tik Lantegiak elkarteko presidente da[6].

Musika ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantu klasikoan trebatua, soprano ahotsa du kantari gisa[2]. Pianoa eta sintetizadoreak ere jotzen dit, eta piano-ahotsarekin jazz aretoetan eta hoteletako musikari lan egin izan du[1]. Zarrabetea ere jotzen du.

Mixel Ducau senarrarekin folk estiloaren inguruko lanak egin izan ditu, lehenbizi Mixel Ducau & Caroline Phillips izenarekin, eta gero Bidaia talde izena hartuz[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «'GURE KULTURA EZ DUGU BEHAR ADINA IREKI'» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-21).
  2. a b (Ingelesez) Phillips, Caroline. «Caroline Phillips | Speaker | TED» www.ted.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-21).
  3. «Caroline Phillips: zarrabetea hasiberrientzat» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-21).
  4. «"Ez nau gizartearen desmobilizazioak kezkatzen, hautetsien desmotibazioak baizik"» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-21).
  5. (Frantsesez) «Caroline Phillips démissionne de la présidence du Conseil de développement du Pays basque» SudOuest.fr (Noiz kontsultatua: 2020-05-21).
  6. (Frantsesez) Mediabask. (2019-06-24). «Caroline Phillips présidente de Lantegiak» www.mediabask.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-21).
  7. «Bidaia» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]