Caroline uhartea

Koordenatuak: 9°57′18″S 150°12′45″W / 9.955°S 150.2125°W / -9.955; -150.2125
Wikipedia, Entziklopedia askea
Caroline uhartea
Datu orokorrak
Garaiera6 m
Motauharte multzoa
Azalera3,76 km²
Geografia
Map
Koordenatuak9°57′18″S 150°12′45″W / 9.955°S 150.2125°W / -9.955; -150.2125
UTC orduaUTC+14:00
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaLerroko uharteak

Caroline uhartea (Caroline Atoloia edo Millennium uhartea izenez ere ezaguna) Lerroko uharteak osatzen dituzten koralezko atoloien artean hego-ekialdeenen dagoena da,Ozeano Barearen erdialdean dagoen Kiribati herrialdean.

Atoloia lehen aldiz ikusi zuten europarrek 1606an, eta Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batuak erreklamatu zuen 1868an. Kiribatiko Errepublikako kide izan da 1979tik, uharte-nazioaren independentziatik. Caroline uhartea bere horretan egon da gizakiaren ustiapen nabarmenik gabe, eta munduko irla tropikalen artean natura hobeto kontserbatzen duenetako bat da, nahiz eta guanoaren meatzaritza eta koko-uzta egon zen XIX. eta XX. mendeetan. Koko-karramarroaren munduko populaziorik handietako bat du, eta itsas hegaztientzako, bereziki Onychoprion fuscatus, leku garrantzitsua da.

Atoloia hau da munduan urte berrian egunsentia ikusten den lehenengo lekua. 2000ko milurtekoaren ospakizunetan izena aldatu zioten, Millenium uhartera, hori ospatzeko. Nazioarteko egun aldaketa lerroaren 1995eko berregokitze batek Lurreko lehen lur-puntua bihurtu zuen Caroline uhartea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]