Edukira joan

Carrickfergus gaztelua

Koordenatuak: 54°42′48″N 5°48′23″W / 54.7133°N 5.8064°W / 54.7133; -5.8064
Wikipedia, Entziklopedia askea
Carrickfergus gaztelua
Carrickfergus Castle
Carrickfergus gaztelua
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ipar Irlanda
County of Northern IrelandAntrimeko konderria
HerriCarrickfergus
Koordenatuak54°42′48″N 5°48′23″W / 54.7133°N 5.8064°W / 54.7133; -5.8064
Map
Historia eta erabilera
JabeaJohn de Courcy (en) Itzuli
KomisarioaJohn de Courcy (en) Itzuli
Arkitektura
ArkitektoaJohn de Courcy (en) Itzuli
EstiloaNormandiar arkitektura
Webgune ofiziala

Carrickfergus gaztelua Belfast Lough ertzeko Carrickfergus herrian kokaturik dago, Belfast hiriburutik gertu. Inguruko gotorlekurik garrantzitsuena izan zen 1928an funtzio militarra galdu zuen arte.

1177an John de Courcyk eraiki zuen Ulster konkistatzerakoan eta bertan agintzen egon zen 1204 arte. 1210 urtean Joanes Lur Gabeak berarentzat hartu zuen eta bere Irlandako egoitza bihurtu zuen. Ingelesen kontrolpean Ipar Irlandako gaztelurik garrantzitsuena bihurtu zen eta mendeetan zehar handituz joan zen, gela berriak eta harresi berriak eraiki zirelarik.

Irlandarren eta ingelesen arteko Bederatzi Urteko Gerran (1595-1603) irlandarrek setiatu zuten baina koroaren aldeko indarrek bertan iraun zuten herriko kaietik sartzen ziren horniketei esker. XVII mendean gazteluak setio asko izan zituen eta sarritan aldatu zen eskuz, harik eta 1690an Schomberg generalak Ingalaterrako Gilen III.arentzat eskuratu zuen arte.

1760 urtean frantziarrek setiatu eta harpilatu zuten gaztelua, baina alde egiterakoan britainiar itsas armadak harrapatu zituen. Aipagarria den beste une bat 1778. urtekoa da eta Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran kokatzen da, izan ere errebeldea zen John Paul Jones soldaduak britainiar itsas armadako untzi bat gaztelura erakarri eta bere gain hartu zuen arte. "Ipar kanaleko gudua" izenaz ezagutzen da.

Ordutik aurrera hainbat erabilera izan zituen; gartzela izan zen, munizio eta arma biltegia ere bai eta Bigarren Mundu Gerran aire erasoen aurkako babesleku gisa ere erabili zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]