Carrie Coon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Carrie Coon

(2013)
Bizitza
JaiotzaCopley udalerria, Summit konderria (Ohio)1981eko urtarrilaren 24a (43 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Tracy Letts  (2013ko abuztua -
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen
University of Mount Union (en) Itzuli
Copley High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak

IMDB: nm4689420 Allocine: 541934 Rottentomatoes: celebrity/carrie_coon Allmovie: p766592 Metacritic: person/carrie-coon IBDB: 493036
Facebook: actresscarriecoon Twitter: carriecoon Instagram: carriecoon Edit the value on Wikidata

Carrie Alexandra Coon (Copley, Ohio, AEB, 1981eko urtarrilaren 24a) aktore estatubatuarra da. Karreran ospe gehien eman izan dion lana telebistako bat izan da, HBO kateko The Leftovers (2014-2017) telesaileko rol nagusietako batean.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohion jaiotakoa da Carrie Coon, eta hango Mount Union Unibertsitatean gaztelera eta ingelesezko gradua lortu zuen 2003an.

2006an beste unibertsitate titulu bat lortu zuen, antzezpenean, Wisconsin-Madisongo Unibertsitatea delakoan.

Antzerkian, Tony Sari baterako izendatu zuten Who's Afraid of Virginia Woolf antzezlanaren 2012ko ekoizpen bategatik, eta agertu izan da zenbait filmetan, hala nola Gone Girl thriller psikologikoa (2014), The Post (2017) drama politikoa, Widows thrillerra (2018), Avengers Infinity War (2018) superheroien filma, edo Ghostbusters: Afterlife (2021).

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore ezkondua dago Tracy Letts antzerki idazle eta aktorearekin 2013tik.[1]

Mount Unioneko Ohioko ikasketak egin bitartean, urte sabatikoa hartu zuen eta, airez aldatzeko, Donostian bizi izan zen urtebetez[2]. "Agur" esaten zuen elkarrizketa batek biraltasun pixka bat lortu zuen Euskal Herriko Twitterren 2022an[3].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharra(k)
2012 One in a Million Bix Film labur
2014 Gone Girl Margo Dunne
2016 Strange Weather Byrd
2017 Great Choice Jen Film labur
The Keeping Hours Elizabeth
Izzy Gets the F*ck Across Town Virginia
The Post Meg Greenfield
2018 The Legacy of a Whitetail Deer Hunter Linda Ferguson
Avengers: Infinity War Proxima Midnight
Kin Morgan Hunter
Widows Amanda Nunn
2020 The Nest Allison O'Hara
2021 Ghostbusters: Afterlife Callie Spengler
2022 Boston Strangler Jean Cole

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Telesaila Pertsonaia Oharra(k)
2011 The Playboy Club Doris Hall "An Act of Simple Duplicity" atala
2013 Law & Order: Special Victims Unit Talia Blaine "Girl Dishonored" atala
2013 Ironside Rachel Ryan "Pilotua"
2014 Intelligence Luanne Vick "Patient Zero" atala
2014–2017 The Leftovers Nora Durst
2017 Fargo Gloria Burgle 3. denboraldia
2018 The Sinner Vera Walker 2. denboraldia
2021 What If...? Proxima Midnight (ahotsa) "What If... T'Challa Became a Star-Lord?" atala
2022 The Gilded Age Bertha Russell

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]