Carrigaline

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Carrigaline
Carraig Uí Leighin
 Irlandako Errepublika
Carrigaline - Water Park Road.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Flag of Ireland.svg Irlandako Errepublika
Flag of Munster.svg Munster
Flag of the counties of Cork, Derry and Louth.svg Corkeko konderria
Posta kodea C
Geografia
Koordenatuak 51° 48′ 51″ N, 8° 23′ 33″ W / 51.8142°N,8.3925°W / 51.8142; -8.3925Koordenatuak: 51° 48′ 51″ N, 8° 23′ 33″ W / 51.8142°N,8.3925°W / 51.8142; -8.3925
Carrigaline hemen kokatua: Irlandako Errepublika
Carrigaline
Carrigaline
Carrigaline (Irlandako Errepublika)
Altuera 17
Demografia
Biztanleria 14.775 bizt.
Informazio gehigarria
Ordu eremua UTC±00:00
http://www.carrigaline.ie/ www.carrigaline.ie

Carrigaline (irlanderaz Carraig Uí Leighin) Irlandako hegoaldean dagoen Cork konderriko bigarren hiria da. Cork hiritik 14 kilometro hegoaldera dago eta 14.775 biztanle ditu (2011). Owenabue ibaiak zeharkatzen du hiria.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irlanderazko Carraig Uí Leighin izenak "Ó Leighinen haitza" esan nahi du. Antzina Beavor edo Bebhor izenaz ezagutu zen, zeinak labar harkaitsuari egiten dion erreferentzia.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Milo de Coganek altxaturiko gaztelu baten aztarnak oraindik ikusgai daude. Bi mendetan zehar Desmondeko kondeek izan zuen beronen jabetza eta gaztelua gotortu egin zuten Elisabet I.a Ingalaterrakoaren erregealdian, XVI mendean. Honek gaztelua eta inguruko lurrak Sir Anthony St. Legerri eman zizkion.

Carrigalineren biztanleria ez zen mila pertsonetara iristen 1971an baina hazkunde ekonomikoarekin batera gorakada itzela izan zuen 1981ean 4 milatik gora, 2002an 9 mila eta gaur egun ia 15 mila izanik konderriko bigarren herria da Cork hiriburuaren atzetik.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carrigaline Aldatu lotura Wikidatan